Punto de Vistak San Simón 62 filmaren munduko saria hartuko du, Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren proiektua, X Films 2021ren irabazle gisa aukeratua.
San Simón 62
Irati Gorostidi, Mirari Echávarri
Espainia, 2022, DCP, koloretan, euskara-espainiera.
80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu batean Ortzadarraren komunitate xelebrea bizi izan zen. Eraikinaren horma hotzak lore marrazki handiz apaindu ziren, eta aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzeko. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertakari horren arrastorik ez da antzematen ia. San Simón 62 filmaren egileak beren amen lekukotzek erakarrita hurbildu ziren bertara; izan ere, beren amak, frankismoaren ondorioetatik libratu eta aro berri horren erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, Ortzadarren komunitateko kide izan baitziren.
Irudia, soinua, ekoizpena: Irati Gorostidi, Mirari Echávarri. Muntaia: Mirari Echávarri, Irati Gorostidi, Ainara Elgoibar, Usue Arrieta. Soinu postprodukzioa: Xanti Salvador
Hautatutako filmografia:
Mirari Echávarri: San Simón 62 (2021), Cuerpos #1 Santa Águeda (2017)
Irati Goristidi: San Simón 62 (2022), Unicornio (2021), OT-IL (2020), Euritan (2017), Pasaia Bitartean (2016)