1. saioa

Chilefilm
Peter Nestler eta Zsóka Nestler,
Suedia, 1974 / 23 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Mi Pais
Peter Nestler
Suedia, 1981 / 7 minutu,  16mm-tik DCP-ra, koloretan, isila

Pachamama - nuestra tierra
Peter Nestler
Alemania, 1995 / 90 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, gaztelania

Chilefilm Txileko golpe militarraren jatorrirako sarrera da, eta dokumentu historikoak, marrazkiak eta musika baliatzen ditu. Filma Unidad Popular taldearen kausaren aldeko alegatua da. “Gehiengoaren pobrezia larria eta gutxi batzuen aberastasun izugarria lotuta daude”. Filma Suediako telebista publikoko ikus-entzule gazteentzat ekoitzi zen, baina ez zen inoiz hedatu.

Mi País Txileko historiari buruzko ikusizko saiakera labur bat da, Suedian erbesteratutako gazte txiletarren lan ezagunez egina; besteak beste: Nicolas de la Cruz eta Jorge Kuhn-en margolanak, Rolando Pérez-en grabatuak eta Adrián Miranda-ren harpa indiarraren musika.

Pachamama-Nuestra Tierra Ekuadorren grabatutako bidaia egunkari bat da. Peter Nestlerrek hau idatzi zuen lan horri buruz: “Filma Ekuadorreko kultura indigenei buruz da, iragana denari eta gorde denari buruz, hondamendia eta erresistentziari, modu berrietara irauteari, Andeetako herri garaietako musikari, hirietako eta klima tropikaleko musikari buruz Afrikako esklaboen ondorengoen artean. Filma Lurrari buruzkoa da, Lurrarekin lan egiteari buruzkoa, indigenentzat sakratua baita. Isiltzen duen edertasunaren kontaketa bat da, adiskidetasunarena, baina baita atsekabearena ere”.

1. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.