1. saioa

Moana
Robert J. Flaherty eta Frances H. Flaherty
Estatu Batuak, 1926, 92 min, isila

Mosori Monika
Chick Strand
Estatu Batuak, 1970, 20 min, ingelesa

Flahertytarrek amets bat izan zuten, Hegoaldeko itsasoen ametsa, aurrerapen geldituarena, paradisuarena. Eta Moana da, Samoan filmatu zuten filma, amets hori. Urtebetez, errealitatea berreraikitzen aritu ziren, ukitu gabe zegoela eman zezan, eta horrela, berriro itzuli ogia taroaren sustraia zen eta arrainak eskuekin harrapatzen ziren garaira. Moana, Moana filmaren protagonista, oso izaki ederra da, inguruan dituen guztiak eta guztia bezala. Hain sentsualitate handia dago gainazaletan, non sumatzen baititugu gorputzen brontzea, berdeak, ez dauden urdinak. Haize gazi epela dabil. Pertsona horiek askatasunaren erresuman bizi dira beharraren erreinutik igaro gabe, eta graziaz betea dago beren bizitza, ez da ez harritzekoa beti irribarretsu ikustea. Oraindik zatitu gabe dagoen munduan bizi dira: «lana» jolasarekin edo artearekin nahasten da, kategoria zakarra baita, eta komatxoen artean jarri beste erremediorik ez dago. Ez ahazteko moduan eskuratuko dira hainbat koko. Masustondo-adar bat soineko bilakatuko da. Eta gure protagonistak gerritik behera tatuatua amaituko du, itxuraz oinazerik ez dagoen mundu honetan, beharbada, asmatutako oinaze-proba eginez, zoriona existitzen dela ez ahazteko.
Moanan ikusten ez dena ikusiko dugu eta entzuten ez dena entzungo dugu Mosori Monika filmean. Lehenik paradisua eta gero haren galera. Barkatu, barkatu. Beste "zorioneko latitude" batera joango gara, Orinokoko deltara. Han bertakoak ez dira jada beren gogara bizi, moja frantziskotarren misio bat erori baitzitzaien gainera. Offean mintzatuko dira Carmelita waraoa eta Isabel moja espainiarra. Mojak erantzukiak botatzen ditu hutsera, madarikazioa, beldurrezko zinea, ematen dutenak: «Ez dute lanik egiten. Indioek ez dute lanik egiten! Ez dute ezer egiten! Hamaketan lo egoten dira beti! Nahi dutenean bakarrik joaten dira arrantzara». Sortzetiko izua, hala esan badaiteke, irudietan zabaldu egiten dena: waraoak alfer-alferrik mendebaldeko arropaz jantzita edo Carmelita mojei bisitan, bi ogi zati eta platano batekin botata. Ametsa hautsi egin da, eta errealitate iharra, duintasunik gabea, utzi du atzean. Chick Strand zinemagileak, gutxienez, Carmelitari uzten dio azken hitza eta ibai dirdaitsuari azken irudia.

1. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.