2. saioa

Spanien!
Peter Nestler, Zsóka Nestler eta Taisto Jalamo
Alemaniako Errepublika Federala, 1973 / 43 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Von Griechenland
Peter Nestler, Reinald Schnell-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1965 / 28 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Zigeuner sein
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Alemaniako Errepublika Federala, 1970 / 47 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Espainian, Finlandian, Suedian eta Mendebaldeko Alemanian grabatu zen Spanien! filma internazionalismoari eta solidariotasunari buruzkoa da, eta Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoekin bat egin zuten Nazioarteko Brigadako kide ohien lekukotza pertsonalak erabiltzen ditu, bai eta Comisiones Obreras taldeko kideenak ere.

Von Griechenland  lanak 1964–65eko Greziako egoera politikoa deskribatzen du, diktadura militarra ekarri zuen estatu kolpea baino bi urte lehenagokoa. Peter Nestlerrek hau esan zuen filmari buruz: “Tentsio garaia zen han izan ginean. Manifestazioak grabatu nituen eta, aldi berean, Alemaniarren okupazioaren garaiko eta alemaniarren aurkako erresistentzia mugimenduaren aztarnak –aztarna historikoak– bilatzen aritu ginen.

Peter eta Zsóka Nestlerren lan garrantzitsuenetako batek, Zigeuner sein lanak, erromani eta sintien jazarpena lantzen du nazismoaren menpeko Alemanian, bai eta gerra ondoren nola iraun zuen ere: “Hirurogeiko hamarkadan ikasi nuen etengabeko bidegabekeria horri buruz, orduan jabetu nintzen horretaz, bereziki hauen bitartez: Otto Pankok margolariaren lanak –1965ean ezagutu nuen–, Birgitta Wolf-en lan sozialak eta Hermann Langbein-en idazlanak –Auschwitzeko epaiketako lekuko nagusietako bat–. Alemanian eta Austrian gutxiengoen aurkako diskriminazio etengabea ezagutu nuen, non dena berreraikitzeari eta aurrerapen ekonomikoari buruzkoa zen. Gerra krimenak zokoratu egin ziren, eta horien egile asko, SSren kide ohiak eta poliziaburu kriminalak, bai eta ‘arraza higienearen bilatzaileak’ ere, beren bulego eta postuetara itzuli ziren, eta sinti eta erromaniak diskriminatzen eta baztertzen jarraitu zuten hainbat hamarkadatan”. Peter eta Zsóka Nestlerrek nahita erabili zuten “Zigeuner” (ijitoak) mespretxuzko terminoa izenburuan 1970eko hamarkadan, terminoak jasotzen duen indarkeria azaleratzeko. Filma hitz hauekin hasten da: “‘Ijito’ deitzen diegunek beren buruei ‘erromani’ deitzen diete, hau da, ‘jendea.’ Horietako asko beldurtuta sentitzen dira ‘ijito’ hitza entzuten dutenean. Berriro gerta daitekeelako beldur dira".

2. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.