2. saioa

Lu tempu di li pisci spata
Vittorio de Seta
Italia, 1954, 11 min, elkarrizketarik gabe

Safare sayadi
Ebrahim Mokhtari
Iran, 1986, 28 min, farsi

Drifters
John Grierson
Erresuma Batua, 1929, 41 min, isila

Vive la baleine
Chris Marker eta Mario Ruspoli
Frantzia, 1972, 17 min, frantsesa

«Gizon zuria da lurreko animaliarik itsusiena», baina ez Ezpata-arrainaren garaian. 1954an, Messinako itsasartean, loa galarazten dieten arrain hori bezain eder doaz arrantzaleak. «Arrantzaleak» esaten dugu egiunez, eta egiten dutena da ehizatu, banan-banako jazarpenari ekin (berek bat baino gehiago izan behar dute beste animaliaren aurrean bat izateko: lau arraunlari-hankak, zelatari bat-begiak, arpoilari bat-eztena). Ia berdintasunezko jazarpen horretan, luzatu eta uzkurtu egiten da denbora, koloreztatua, musika bat bezala, akziozko zineman bezala. Egunaren amaieran, itzuli eta zatikatu egiten da animalia anizkoitza, baten batek abestu egiten du eta haurrek dantza egiten dute hondartzan. Bost segundo geratzen ziren il miracolo ekonomiko gertatzeko, mundu bat amaitzeko.
Urruntzen gara kostaldetik, desagertu dira arraunak, motor bat dago eta erritmoa aldatu du. Jaisten da, bitxia bada ere. Arrantza-ontzi txiki bat Persiar golkora irten da denboralditik kanpo, hau da, arrainek jada migratu dutenean. Ontzitxoak ezin die jarraitu, tamainagatik eta arrantza tradizionala mugak jartzea eta onartzea delako. Orduan, despistatuak arrantzatzea da kontua. Ez dira asko, eta kaioek jaten dituzte gainera. Denbora geldiarazi egiten da. Arrantzaleak kantuan ari dira, noski. Denbora ematen du haien txanoen kakorratzezko marrazkiak miresteko, eta nola egiten duten lan ikusteko, gorputz dantzari gisa, keinu trebe eta errepikakorrekin, koreografiatuak bailiran (kreditu koreografikoak kamera posiziora, magia xume hori).
Are urrunago goaz orain. Ur handiko arrantza, Ipar itsasoa. Hasieratik ohartarazi digute: amaitu da kandela arreen eta kostaldeko herrien idilioa, hau da, lurrunezko eta altzairuzko epopeia da hau. Tximiniak, ke beltza, industria flotatzailea, arrantzale proletarizatuak. Hiru kilometroko sareak, lausotu egiten dira mugak. Jitoan, hara-hona, fantasiatik ikuspegi dokumentalera, hondotik azalera, aldi berean muntatuz arrantzaleen amets lasaia eta sardinzarren amets urduria bi aldiz mehatxupean, sareengatik eta itsas aingirengatik, Griersonek ahal zuen estetika guztia jarri zuen bere kausa inestetiko eta pedagogikoaren alde. Eta balea bat ikusi zuen.
Zaila da sardinzar bat bereiztea. Milioika dira, zilar koloreko korrontea, itsasoko proletarioek arrastaka eramaten eta zapaltzen dutena. Zailena, baleen kasuan, ez bereiztea da. Gizon zuriaren itsustasunari buruzko oharpena egin zuen autoreak berak, Vive la baleine lanean bere indarra berreskuratu duenak, froga ukaezina eskaini zuen eta Moby Dick deitu zion. «Balea, maite zaitut», dio Chris Markerrek tarteko pertsona moduan, eta gauza logikoa da hori sentitzea grabatuen, pinturen eta fotogramen ondoren, odolaren gorriak urdinari irabaztean eta pentsamendua bezain zirraragarria izan ahal den offeko ahotsa entzutean. Bai, pentsatzeak hunkitu egiten du: «Orain, natura defendatuz beren burua defendatzen dutenen eta, natura suntsituz beren burua suntsitzen dutenen artean dago borroka». Dagoeneko ez dago mugarik, harrapakatzea besterik ez, bere burua irensten duen erregea. Azken kantua behintzat baleei utzi die Markerrek.
 

Lu tempu di li pisci spata: Cineteca di Bolognak emandako kopia

2. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.