3. saioa

Det stora äventyret
Arne Sucksdorff
Suedia, 1953, 94 min, suediera

Oiloak lapurtzen dituzten azerien istorioek badute hitzaurrea, beti isilean gordetzen bada ere. Abentura handiak erakusten digu azkenean: azeriak oiloak lapurtzen ditu jada ezin duelako basoan ehiza egin. Katamotz bat iritsi da basora eta azeria jan egin nahi du, bere ohiko basotik bota egin dute katamotza, tatxan, basogabetzearen ondorioz. Horrela hasten da basoaren eta baserriaren arteko mugaldeko gatazka. Eguzki bera eta euri bera jasotzen dute, baina ez dituzte berdin jasotzen. Zuhaitzetatik gertu, gosea eta kontaktu hutsak dira ikuskizuna. Arne Sucksdorffek pazientzia handiz itxaron zien bere filmeko animaliei, urteetan, fikzio batean harrapatzeko: azeria, pertsonaia tragikoa; igaraba, pertsonaia komikoa, sarritan dagokion musikatxoa aurretik duela. Lehen planoan filmatzen dituenean, Hollywoodeko edozein izar bezain liluragarriak eta hurbilgaitzak dira. Zuhaitzetatik urrun, baserrian, zibilizazioarena da ikuskizuna: lana, jabetzak eta armak. Hala ere, bada elkargune bat, eta Anders eta Kjell haurrak dira, mugaz gaindikoak. Igaraba salbatu egin dute lakio jartzaile baten amarrutik eta… etxekotu egin nahi dute. Beren sekretua izango da, bizitza paralelo batera ematen duen atetxoa: han «indio eta bakero jolasean dabiltza eta helduak zuriak dira». Noski. Haiek, Utti igaraba, «salatuko ez duen» basoa, Chris Markerren balea eta waraoak indioak dira. Andersek, zaharrenak, etxekotzearen zehaztasunak ezagutuko ditu gainera. Zerbitzari boluntarioa eta bere baitan bildua egunez, gauez amesgaiztoak izaten ditu Uttiren gosearekin, ordutegirik gabea eta neurririk gabea. Igarabak alde egin beharko du haurrak haur izaten jarrai dezan.

3. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.