4. saioa

Schastye
Sergei Dvortsevoy
Kazakhstan, 1996, 25 min, kazakhera eta errusiera

Le Cochon
Jean-Michel Barjol eta Jean Eustache
Frantzia, 1970, 50 min, elkarrizketarik gabe

Jamal
Ibrahim Shaddad
Sudan, 1981, 14 min, elkarrizketarik gabe

Latitude guztiak ez dira zorionekoak gizakientzat. Haietako askotan janaria ez da zuhaitzetatik erortzen, hasteko zuhaitzik ez dagoelako. Ezta bat ere. Kazakhstango hegoaldea, estepa.  Eremu laua, horizontea bitan zatitua itsaso zabalean bezala, ezerk ez du geldiarazten haizea. Hortik gagak sortzen dira objektu hegalariekin, eta mundua ikusteko gogoz dauden mozkorren aieneak. Animaliarik gabe ezin da bizi, eta haiei ematen zaie bizitza. Artzain nomadek belarra dagoen lekura eramaten dituzte, beren paradisura. Etxekotzeak tenteldu egiten ditu, eta berezko keinuen ordez (errapeetatik edoski) artifizioak erabiltzen dituzte (esnea marmita batetik edan); horrek ere gagak sortzen ditu. Batzuetan, artifizioek ez dute ezer ordezten, animaliak lanean hasteko balio dute, eta ikusleei entzunarazteko transhumantzia jabeari sudurretik lotuta egingo duen gamelu baten oinaze-garrasiak, zilbor-heste berriarekin, esan den bezala, lanarena.
Piercingik nahi ez duen gamelutik hil nahi ez duen txerrira. Baina, hauxe esan zuen Eustachek: «bost minutura hilko da, Hitchcocken film batean bezala». Frantziako hegoaldea, mendia. Ezpata-arrainarekin bezala, gizon bat baino gehiago behar da txerri bakar baten, haren dimentsioen eta garrantziaren mailan egoteko. Garai batean, gizakiek hibernatu egiten zuten, eta kontrairaultza industrial baten modukoa zen txerri hiltze bakoitza. Eustachek eta Barjolek erretorikoki bizkarroitu gabe filmatu zuten eurena, eta hala, anatomia ikasgaiaren eta ohikoaren erritualaren artean, txerri formatik, urratsez urrats, beste forma ezagun batzuk sortzen dira: urdaiazpiko-forma, hestebete-forma…, zigarreta inoiz ahotik kentzen ez duten txerri hiltzaile haien trebeziari esker. Ez dadila odola gatzatu, ez dadila behazuna isuri, ez daitezela tripak hautsi. Geratzen ari den haragia, ez bururik, ez gorputz-adarrik, ez errairik, abstraktu bihurtzen da, pintoreen motibo.
Gamelua agertu da berriro eta bigarren mailako aktore izatetik erabateko protagonista izatera pasa da. Hazi egin da; izan ere, dromedarioa da, altua, ikaragarria. Oso pertsonaia hunkigarria da, betile luzeak eta irrika luzeak dituena. Sesamo-errota batean egiten du lan, betaurrekoek itsututa, berak bira egiten du eta kamarak bira egiten du, Shaddadek ardatzen kirrinkarekin nahasten ditu haren garrasiak, eta guk ulertzen dugu bai zer zen hura: infernua. Kafearen etenaldian, gamelua etzan egiten da eta amets egiten du. Aske bizitzearekin egiten du amets, berdinen artean; gamelutxoek errapeetatik hartzen dute titia. Gameluekiko sentsibilitatea eta mozorroarekiko zaletasuna erakusten ditu (kamerarekin gogokidetasunean, plano objektiboak, subjektiboak eta konplizeak baitaude), eta lanera itzultzean mendeku bat irudikatzen du, gure antzekoa, gure anaia. «Animaliak adina sufritzen du» esaten dugu norbaiti buruz, eta animalia, film honek frogatzen duen bezala, gizakia da sufritzen duenean.

4. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.