Am Siel
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1962 / 13 minutu, 35mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Ödenwaldstetten
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1964 / 36 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Die Judengasse
Peter Nestler
Alemaniako Errepublika Federala, 1988 / 44 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera
Am Siel Peter Nestlerren lehenengo filma de, Kurt Ulrichekin batera egina. Alemaniako Ekialdeko Frisiako herri txiki eta lasai baten erretratua da, dike baten uhate zaharraren ikuspegitik begiratuta. Testuak, Robert Wolfgang Schnell poeta eta artistak idatzi eta kontatuak, arrantzaleen historia, bizitza eta lan gogorren berri ematen du. Filmak “Alemania herri batean islatzen du”, Nestlerren hitzetan, gerra eta bizimodu tradizionalak desagertzeak eragindako aldaketa gogora ekarriz.
Ödenwaldstetten, halaber, aldaketaren erretratu bat da; Nestlerrek enkargu independiente gisa grabatu zuena Suabiako Ödenwaldstetten herrian. Herritarren bizitza eta lana erakusten ditu, eta nola eragin zion industrializazio prozesuak nekazaritza komunitate honi. Eskulangintza eta nekazaritzako tresna tradizionalak baztertzearen eta horien ordez teknologia maila altuko ekipamendua eta muntaketa kateko ekoizpena sartzearen lekuko gara. Filmak, era berean, Alemaniaren historiaren eta gerraostean hartutako bide ekonomiko gupidagabearen berri ematen du.
Frankfurten juduen kaleen hondarrak aurkitzeak bultzatu zuen Nestler hiriko juduen mendeetako historia berreraikitzera Die Judengasse lanean. Alemaniar faxismoaren, antisemitisten eta Holokaustoaren garai latzak jasan arren, Frankfurteko juduei buruzko ebidentzia kopuru harrigarriak iraun du. Nestlerren filmak Erdi Arotik gaur egun arteko historia azaltzen du.