Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak

Programa hau Peter Nestler zinemagilearen lanaren sarrera bat da. Izenburua Johannes R. Becher alemaniar poeta komunistaren poema batetik hartu da, erbestean idatzi zuenz 1941-44 artean. Nestlerrek jaso zuen 1970eko hamarkadan Txileko krisi politikoaren eta zinemagileen erantzukizunari buruzko testu batean. Etenik gabe egin da erresistentzia, esperantza eta aldaketarako deia Nestlerren lanean, filmak egiten hasi zenetik, hau da, 1960ko hamarkadaren hasieratik.

Nestlerrek idatzi zuen moduan, zinemagile baten erantzukizun handiena zera izan beharko litzateke, “ohartzea, onartzea eta esatea beste batzuekin: hau aldatu egin behar da, edo hori gorde egin behar da, edo hura ez da ahaztu behar”. ‘Mirari ekonomikoaren’ erdibidean geratutako Alemania eta Ingalaterrako landa eta industria komunitateen erretratu goiztiarretatik hasi eta ‘objektuen biografietara’, materialen bizitza eta horien ekoizpen prozesuak dokumentatuz, faxismoaren eta haren jarraipen beldurgarriaren jazarpen, zapalkuntza eta erresistentziari buruzko istorioen ikerketetaraino, Peter Nestlerren filmek beti aztertu eta ezagutarazi izan dute normalean ahaztu eta nahita ezkutatu dena, amnesia historikoa eta inertzia politikoa gorabehera.

1960ko hamarkadatik gaur egun arte, Nestlerrek hirurogei filmetik gora zuzendu ditu, eta horietako asko Zsóka Nestler emaztearekin lankidetzan egin ditu, baita beste zinemagile eta artista batzuen laguntzarekin ere. Nestlerrek margolaritza eta edizioa ikasi zuen, merkataritza marinel eta basozain lanetan aritu zen, eta aktore ere jardun zen zenbait film luzetan. Bere lehen filma, Am Siel, 1962koa, Alemaniako landa munduaren eraldaketei buruzko lan sail bateko lehenengoa izan zen. 1960ko hamarkadako filmek erakusten dute langile klasearen bizitzei nola eragiten zieten Mendebaldeko Alemaniako ekonomia eta industria politikek ekarritako aldaketek. Alemania naziaren ondare bortitzak borrokatu zituzten, baita gerraosteko Alemania sozial-demokratikoko ondare horren jarraipen eta ondorioak eta erresistentzia politikoko istorio eta ezkerreko langile mugimenduak ere.

Bere zinema zinema zuzenaren printzipioen aurka joan zen, garai hartako zinema dokumentalaren zati handi bat definitzen zituenaren aurka, alegia, baita Alemanian ere: bere filmek pauso bat atzera egin zuten egoera bakoitza eta horrek dakarrena ikertu, sakondu eta aztertzen zuten. 1965/66an, Reinald Schnell-ekin batera, Nestlerrek film bat egin zuen Grezian, Von Griechenland, diktadura militarraren agerpena aurreikusiz hura ezarri baino bi urte lehenago. Bere filmetan argi eta garbi azaldutako jarrera politikoa garai hartan nagusi zen adostasun politikoaren eta komunismoaren aurkako sentimenduaren kontrakoa zen, eta, beraz, Nestlerrentzat zaila izan zen Alemanian lan egiten jarraitzea. 1968an, Suediara joan zen, bere amaren sorlekura, eta han jarraitu zuen bere lan gehienak sortzen hurrengo hamarkadetan. Telebista publikorako lanean aritu zen, haur eta heldu gazteentzako programak ekoizten, erosten eta bikoizten. Halaber, proiektu pertsonalak landu zituen Zsóka Nestlerrekin batera.

Film horietako asko Alemania naziaren (eta Europako kolaborazioaren) ondare kriminalarekin lotuta zeuden, haien iraganarekin eta orduan jarraitzen zuten moduarekin. Filmek indarkeria, bidegabekeria eta erresistentzia istorioak erakusten zituzten. Besteak beste, Zigeuner sein (1970) lana, naziek erromani eta sinti komunitateen aurka egindako jazarpen eta bidegabekeriei eta haien erresistentziari buruzkoa; Peter eta Zsóka Nestlerrek egindako lan garrantzitsuenetako bat da. Faxismoaren eta gerraren aurkako jarrera eta jarrera ekologiko, internazionalista eta humanista nabarmentzen dira bere filmetan. 

Aldi horretan, Nestlerrek politika eta borroka internazionalei, Vietnamgo gerrari edo Txileko egoerari buruzko filmak ere egin zituen (askotan Suedian erbesteratutako txiletar komunitatearekin lan eginez). Peter eta Zsóka Nestlerrek migratzaileen, erbesteratu politikoen eta gutxiengo etnikoen (Suedian eta beste leku batzuetan) lan baldintzak lantzen zituzten hainbat film egin zituzten. Baita telebistarako ere hainbat dokumental saiakera egin zituzten objektuak eta materialak ekoizten diren moduari eta kapital, manufaktura eta industriaren historiari buruz. Lanok erakusten dute zinemagileen interesa eskulan tradizionalean eta politikak lanen bidez adierazten dituzten artisten bizitzetan. Elkarrizketa batean esan zuen moduan, “ikusizko artea eta eskultura Zsókarentzat eta niretzat mundua ulertzeko, kontzienteki bizitzeko eta edertasunaz gozatzeko modu bat da, baina baita giza existentziaren amildegia ikusteko –ikusten ausartzeko– modu bat ere”.

Publiko gaztearentzat lan egiteari esker, filmak egiteko prozesu didaktikoa, formalki argia, informatiboa eta erakargarria egin ahal izan zuten. Filmek inoiz ez zioten utzi soinu eta irudiaren arteko harreman konplexuak aztertzeari narrazioa, lekukotzak eta musika baliatuz, askotariko iturrietatik bildutako materialarekin harreman dialektikoan jarrita (argazkiak, testuak, grabatuak, musika, beste film batzuetako zatiak). Nestlerren filmetan off-eko ahotsaren erabilera desberdinak telebistako dokumentalen narrazio neutralaren arauak baztertzen ditu, eta, horien ordez, subjektuekin aktiboki inplikatzen da.

1980ko hamarkadaren amaieratik aurrera, Peter Nestlerrek Alemanian egin zituen berriro filmak, film luze dokumentalak landuz lehenengoz. Horien artean, besteak beste, artisautza tradizionalari eta horiek egiten zituzten pertsonei buruzko istorioen filmak zeuden (Zeit, 1992), baita Frankfurteko juduen mendeetako jazarpenaren historiari (Die Judengasse, 1988) eta nazionalsozialismoaren aurkako erresistentzia istorioak ere (Die Verwandlung des guten Nachbarn, 2002). Halaber, abilezia finaz egindako bidaia egunkariak ere ekoitzi zituen, natura eta kultura indigenak zaintzeko zuen konpromiso sendoa oinarri hartuta (Die Nordkalotte, 1991, Pachamama-Nuestra Tierra, 1995). Azken urteetan, bere lanak jarraitutasuna izan zuen eta film apartak egin zituen; adibidez, Pablo Picassok Kosta Urdinean zegoen bitartean egin zituen zeramika-lanei buruz (Picasso in Vallauris, 2021) eta, berriki, erromani eta sintien aurka egindako bidegabekerien eta haien erresistentziarekin lotuta egindako diptiko bat (Unrecht und Widerstand, 2022, eta Der offene Blick, 2022).

Jaialdiaren irekiera saioa

Die Donau rauf
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1969 / 28 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera

Zeit
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Alemania, 1992 / 43 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera

Jaialdiaren irekiera saioa

1. saioa

Chilefilm
Peter Nestler eta Zsóka Nestler,
Suedia, 1974 / 23 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Mi Pais
Peter Nestler
Suedia, 1981 / 7 minutu,  16mm-tik DCP-ra, koloretan, isila

Pachamama - nuestra tierra
Peter Nestler
Alemania, 1995 / 90 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, gaztelania

1. saioa

2. saioa

Spanien!
Peter Nestler, Zsóka Nestler eta Taisto Jalamo
Alemaniako Errepublika Federala, 1973 / 43 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Von Griechenland
Peter Nestler, Reinald Schnell-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1965 / 28 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Zigeuner sein
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Alemaniako Errepublika Federala, 1970 / 47 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

2. saioa

3. saioa

Fos-sur-Mer
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1972 / 24 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Das Warten
Peter Nestler
Suedia, 1985 / 6 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera

Die Nordkalotte
Peter Nestler
Alemania, 1991 / 90 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

3. saioa

4. saioa

Unrecht und Widerstand
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 113 minutu, HD, koloretan, alemaniera

4. saioa

5. saioa

Der offene Blick
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 101 minutu, HD, koloretan, alemaniera

5. saioa

6. saioa

Am Siel
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1962 / 13 minutu, 35mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Ödenwaldstetten
Peter Nestler, Kurt Ulrich-ekin lankidetzan
Alemaniako Errepublika Federala, 1964 / 36 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Die Judengasse
Peter Nestler
Alemaniako Errepublika Federala, 1988 / 44 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

6. saioa

Mesa redonda: Unrecht und Widerstand y Der offene Blick

Mahai-ingurua: Unrecht und Widerstand eta Der offene Blick

Peter Nestler-i buruzko atzerabegirakoaren barruan, Unrecht und Widerstand [Bidegabekeria eta erresistentzia] eta Der offene Blick [Begirada irekia] lanak ikusiko ditugu; horietan, laurogeiko hamarkadaren azken urteetan Alemaniako eta Austriako sinti eta erromaniek erabili zituzten erresistentzia moduak aurkezten dira, duintasuna eta justizia nola edo hala lortu nahian. Lanak ikusi ostean, mahai-ingurua eginen dugu.

Mahai-inguruan parte hartuko dute Peter Nestler zinemagileak, Lucía Salas atzerbegirakoaren komisarioak eta Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioko koordinatzaile Ricardo Hernándezek, eta nahi duenarentzat irekia izanen da.

Ekitaldia doan izanen da, eta edonor sartzen ahal da. Gonbidapenak lortzeko, egin klik hemen.

 

Unrecht und Widerstand
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 113 minutu, HD, koloretan, alemaniera

Zortzi hamarkadaz baino gehiagoz, alemaniar sinti eta erromaniek bidegabekeriak jasan dituzte. Filmak Romani Rose-n familia erromaniaren istorioa, haien erresistentzia eta justizia egiteko eskaera nekaezina kontatzen ditu. Gutxiengo baten istorio mingarria da, traumaren eta norberaren asertibotasunaren artean, zeinak indarkeria eta jazarpen ofiziala jasan baitituzte gerraostetik gaur egun arte, eta eskubide zibilen mugimenduei esker soilik onartu baitzen.  Genozidiotik bizirik atera ziren erromani eta sintientzat bazterkeria, pobrezia eta jazarpen ofiziala egunerokoaren parte ziren. Porraimos hau, hots, gutxiengo honen genozidioa, ez zen ofizialki onartu 1982. urtera arte.  Film honetan, Peter Nestlerrek legezkotasunik ezetik eta bereizkeriatik eskubide zibilen mugimenduetara izandako bide luzea deskribatzen du. Haien konpromiso nekaezina da adore zibilaren eta herritartasun zentzuaren lekukoa, kultura desberdinen arteko koexistentziarekiko konpromiso irmoarena eta demokrazia ulertzeko aurreranzko begiradarena.  Filmak artxiboko materialak eta iruzkinak lantzen ditu, eta Romani Rose bere familiaren historiari eta eskubide zibilen aldeko aktibista gisa dituen esperientziei buruz izandako elkarrizketa bat erakusten du.

Der offene Blick
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 101 minutu, HD, koloretan, alemaniera

Der offene Blick erromani eta sintien erresistentzia moduei buruzko diptikoko bigarren filma da. Filmak idazketa, marrazki, zinema eta musikaren bitartez modu aberats eta irekian esperientzia pertsonalak adierazi dituzten historian zeharreko artisten lanak ditu hizpide. Artistok lanak kultura ospakizun eta oroitzapen modura erabili zituzten, baina baita modu iraultzailean ere. Rosa Gitta Martl-ek eta bere alaba Nicole Sevid-ek testu laburrak irakurtzen dituzte Weyer-eko (Austria Garaia) “Ijitoen esparruan” hil zirenen oroitzapenez. 1941ean egindako koloretako 32 diapositibako sail batez aparte, ez dago jende horren beste oroitzapenik. Filmak iraganeko eta orainaldiko artisten lana nabarmentzen du. Ceija Stojka-ren (1933-2013) lana oroitzen du, Austriako idazle, margolari, abeslari eta aktibista, Auschwitz, Ravensbrück eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zena. Bere lanak matxinada eta erresistentzia adierazten dute. Karin Berger zinemagileak haren lana oroitzen du, eragin handia izan baitzuen beste erromani eta sinti batzuengan. Espainiar  Lita Cabellut margolariak bitarteko desberdinak lantzen ditu, eta pintura, bideoa eta dantza erabiltzen ditu gai sozialak lantzeko, hala nola bereizkeria. Filmak haren lanaren indarra adierazten du, adibidez Carmen Chaplin-i buruzko film baterako arte zuzendari gisa egin zuen lana aipatuz, mundu osoan ezaguna zen aitonaren ustezko jatorri erromaniari buruz.  Radmila Mladenova zinema erudituak zinema eta argazkilaritzaren eta estereotipo arrazisten irudikapenaren arteko harremanari buruz hitz egiten du, adibidez D. W. Griffith-en hasierako filmetan edo László Moholy-Nagy-ren argazkigintzan, eta ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du, sinti eta erromaniak modu bidezko eta berdinzaleago batean irudikatzeko moduak erakusten dituzten argazkietan ikusiak, adibidez. Filmean Roma und Sinti Philharmonicer orkestraren musika entzuten da; Europa osoko musikariak batzen dituena musikarekin dituzten esperientziei buruz hitz egiteko. Azken urteetan, gauzak aldatu egin dira onera artistentzat. Esate baterako, Kai Dikhas Gallery and Foundation-ek, Moritz Pankok-en zuzendaritzapean, garatzeko eta beren lana erakusteko etengabeko foro bat eskaintzen die artistei.

Mesa redonda: Unrecht und Widerstand y Der offene Blick

Punto de Vista fokuak

Stoff (1)
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1974 / 30 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Die Römerstraße im Aostatal
Peter Nestler
Alemania, 1999 / 89 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera

Punto de Vista fokuak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.