Mesa redonda: Unrecht und Widerstand y Der offene Blick

Mahai-ingurua: Unrecht und Widerstand eta Der offene Blick

Peter Nestler-i buruzko atzerabegirakoaren barruan, Unrecht und Widerstand [Bidegabekeria eta erresistentzia] eta Der offene Blick [Begirada irekia] lanak ikusiko ditugu; horietan, laurogeiko hamarkadaren azken urteetan Alemaniako eta Austriako sinti eta erromaniek erabili zituzten erresistentzia moduak aurkezten dira, duintasuna eta justizia nola edo hala lortu nahian. Lanak ikusi ostean, mahai-ingurua eginen dugu.

Mahai-inguruan parte hartuko dute Peter Nestler zinemagileak, Lucía Salas atzerbegirakoaren komisarioak eta Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioko koordinatzaile Ricardo Hernándezek, eta nahi duenarentzat irekia izanen da.

Ekitaldia doan izanen da, eta edonor sartzen ahal da. Gonbidapenak lortzeko, egin klik hemen.

 

Unrecht und Widerstand
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 113 minutu, HD, koloretan, alemaniera

Zortzi hamarkadaz baino gehiagoz, alemaniar sinti eta erromaniek bidegabekeriak jasan dituzte. Filmak Romani Rose-n familia erromaniaren istorioa, haien erresistentzia eta justizia egiteko eskaera nekaezina kontatzen ditu. Gutxiengo baten istorio mingarria da, traumaren eta norberaren asertibotasunaren artean, zeinak indarkeria eta jazarpen ofiziala jasan baitituzte gerraostetik gaur egun arte, eta eskubide zibilen mugimenduei esker soilik onartu baitzen.  Genozidiotik bizirik atera ziren erromani eta sintientzat bazterkeria, pobrezia eta jazarpen ofiziala egunerokoaren parte ziren. Porraimos hau, hots, gutxiengo honen genozidioa, ez zen ofizialki onartu 1982. urtera arte.  Film honetan, Peter Nestlerrek legezkotasunik ezetik eta bereizkeriatik eskubide zibilen mugimenduetara izandako bide luzea deskribatzen du. Haien konpromiso nekaezina da adore zibilaren eta herritartasun zentzuaren lekukoa, kultura desberdinen arteko koexistentziarekiko konpromiso irmoarena eta demokrazia ulertzeko aurreranzko begiradarena.  Filmak artxiboko materialak eta iruzkinak lantzen ditu, eta Romani Rose bere familiaren historiari eta eskubide zibilen aldeko aktibista gisa dituen esperientziei buruz izandako elkarrizketa bat erakusten du.

Der offene Blick
Peter Nestler
Alemania-Austria, 2022 / 101 minutu, HD, koloretan, alemaniera

Der offene Blick erromani eta sintien erresistentzia moduei buruzko diptikoko bigarren filma da. Filmak idazketa, marrazki, zinema eta musikaren bitartez modu aberats eta irekian esperientzia pertsonalak adierazi dituzten historian zeharreko artisten lanak ditu hizpide. Artistok lanak kultura ospakizun eta oroitzapen modura erabili zituzten, baina baita modu iraultzailean ere. Rosa Gitta Martl-ek eta bere alaba Nicole Sevid-ek testu laburrak irakurtzen dituzte Weyer-eko (Austria Garaia) “Ijitoen esparruan” hil zirenen oroitzapenez. 1941ean egindako koloretako 32 diapositibako sail batez aparte, ez dago jende horren beste oroitzapenik. Filmak iraganeko eta orainaldiko artisten lana nabarmentzen du. Ceija Stojka-ren (1933-2013) lana oroitzen du, Austriako idazle, margolari, abeslari eta aktibista, Auschwitz, Ravensbrück eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zena. Bere lanak matxinada eta erresistentzia adierazten dute. Karin Berger zinemagileak haren lana oroitzen du, eragin handia izan baitzuen beste erromani eta sinti batzuengan. Espainiar  Lita Cabellut margolariak bitarteko desberdinak lantzen ditu, eta pintura, bideoa eta dantza erabiltzen ditu gai sozialak lantzeko, hala nola bereizkeria. Filmak haren lanaren indarra adierazten du, adibidez Carmen Chaplin-i buruzko film baterako arte zuzendari gisa egin zuen lana aipatuz, mundu osoan ezaguna zen aitonaren ustezko jatorri erromaniari buruz.  Radmila Mladenova zinema erudituak zinema eta argazkilaritzaren eta estereotipo arrazisten irudikapenaren arteko harremanari buruz hitz egiten du, adibidez D. W. Griffith-en hasierako filmetan edo László Moholy-Nagy-ren argazkigintzan, eta ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du, sinti eta erromaniak modu bidezko eta berdinzaleago batean irudikatzeko moduak erakusten dituzten argazkietan ikusiak, adibidez. Filmean Roma und Sinti Philharmonicer orkestraren musika entzuten da; Europa osoko musikariak batzen dituena musikarekin dituzten esperientziei buruz hitz egiteko. Azken urteetan, gauzak aldatu egin dira onera artistentzat. Esate baterako, Kai Dikhas Gallery and Foundation-ek, Moritz Pankok-en zuzendaritzapean, garatzeko eta beren lana erakusteko etengabeko foro bat eskaintzen die artistei.

Mesa redonda: Unrecht und Widerstand y Der offene Blick
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.