Punto de Vista fokuak

Stoff (1)
Peter Nestler eta Zsóka Nestler
Suedia, 1974 / 30 minutu, 16mm-tik DCP-ra, zuri-beltzean, alemaniera

Die Römerstraße im Aostatal
Peter Nestler
Alemania, 1999 / 89 minutu, 16mm-tik DCP-ra, koloretan, alemaniera

Stoff (1) telebistarako eta ikus-entzule gazteentzako egindako film multzo baten parte da. Saila objektuak eta materialak (papera, inprimaketa tipografikoa, oihalak...) ekoizteko historia eta teknikei buruzkoa da, artisau eta industria ekoizpenaren arteko aldeak nabarmentzen ditu, eta gauzak egiteko metodo horietako bakoitzean dauden lan eta ekonomia harremanak azaltzen ditu.

Die Römerstraße im Aostatal urte luzez bertsio osoa eskuragarri ez bazegoen ere, hemen duela gutxi berritutako bertsio batean aurkezten da. Filmak Italiako Aostako Harana dokumentatzen du haren historia politiko, ekonomiko eta kulturalaren bitartez. Lan aipagarri horretan, Nestlerrek erromatarren bidean bidaiatzen du, milaka urtetan merkataritza bide gisa erabilitako arteria nagusiaren bitartez, historia azaleratuz orainaldia hobeto ulertzeko, hainbat alderdiri erreparatuta, hala nola artisautza eta nekazaritzaren tradizioa edo itxiera industrialen inpaktua. Filmak maisutasunez erabiltzen du soinua, eta tokiko dialektoak eta musika tradizionalak paper garrantzitsua dute.

Punto de Vista fokuak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.