Zuhaitzetatik urrun

Bazen behin arte handi bat, basoa bezain handia; haren ondoan, belarra ziruditen beste zuhaitzek. Xingolekin eta girlandekin apaindu zuten, eta ninfek sarritan dantzatzen zuten haren inguruan, eskutik helduta. Lurralde hartako erregeak zuhaitz handi hura botatzeko agindu zuen, jauregi bat eraikitzeko zura ateratzeko asmotan. Inork ez zionez obeditu, berak hartu zuen aizkora eta intziri egin zuen arteak, burdinak zauritua. Denak sor eta lor geratu ziren; geldiarazi nahi izan zuen morroi bati burua moztu zion erregeak. Zuhaitzari, erabat zurbildurik, odola zerion. Azkenean erori egin zen. Orduan, Demeterrek, uzten jainkosak, «urtaroen eramailea», erregearen erraietan ostatu hartzeko agindu zion Goseari. Goseak bai obeditu egin zuen, eta erregeak itsasoan, lurrean eta airean hazten den guztia eskatu zuen, janaria eskatu zion janariari, ez zuen aski izan herri eta hiri osoak elikatuko zituzten jaki pila haiekin, eta zenbat eta gehiago irentsi, orduan eta irrika handiagoa zuen jateko. Bere etxaldea eta aitarena jan zituen, alaba saldu zuen, ezerk ez zuen asetzen, ezerk ere ez, eta «bere gorputz-adarrak hozkadaka urratzen hasi zen, eta, koitaduak, bere burua suntsituz elikatzen zuen gorputza». Kapitalismoa izena izan zezakeen koitadu hark.

Gaur egun zuhaitzetatik bereizten gaituen amildegira hurbiltzen da zinema programa hau, denboraren luzean (eta zabalean) izandako funtsezko ondasunen ekoizpenari erreparatzen dio eta, ondorioz, omenaldia egiten die jatorrizko inproduktibitateari, industriaz kanpoko ekoizpen moduei, biziraupen-ekonomiei eta animaliei. Bai eta gizaki batzuei ere, guztiak ere artistak eurenean. Zergatik? Gure munduarekiko maitasunagatik, gure munduaren defentsan, gure mundua defendatzeko behar den desira (edo irudimena) astintzeagatik, Samoako uharteak edo Orinokoko delta urpean desager ez daitezen, Sizilia edo Traslasierra harana suaren azpian desager ez daitezen. Desagertuko badira ere. Izan ere, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Ebro ibaiaren beheko ertzean aurkitutako kartel batek zioen bezala: «Miraria deitzen diote garapenari, baina banaketan dago miraria».

 

Miriam Martínen programazioa eta testuak

1. saioa

Moana
Robert J. Flaherty eta Frances H. Flaherty
Estatu Batuak, 1926, 92 min, isila

Mosori Monika
Chick Strand
Estatu Batuak, 1970, 20 min, ingelesa

1. saioa

2. saioa

Lu tempu di li pisci spata
Vittorio de Seta
Italia, 1954, 11 min, elkarrizketarik gabe

Safare sayadi
Ebrahim Mokhtari
Iran, 1986, 28 min, farsi

Drifters
John Grierson
Erresuma Batua, 1929, 41 min, isila

Vive la baleine
Chris Marker eta Mario Ruspoli
Frantzia, 1972, 17 min, frantsesa

2. saioa

3. saioa

Det stora äventyret
Arne Sucksdorff
Suedia, 1953, 94 min, suediera

3. saioa

4. saioa

Schastye
Sergei Dvortsevoy
Kazakhstan, 1996, 25 min, kazakhera eta errusiera

Le Cochon
Jean-Michel Barjol eta Jean Eustache
Frantzia, 1970, 50 min, elkarrizketarik gabe

Jamal
Ibrahim Shaddad
Sudan, 1981, 14 min, elkarrizketarik gabe

4. saioa

5. saioa

Aurkezpena Iosu Ortigosa Lakabeko okinaren eskutik.

Trilla
Sergio Bravo
Txile, 1959, 27 min, espainiera

Al-Sandawich
Atteyat al-Abnoudy
Egipto, 1975, 12 min, elkarrizketarik gabe

O Pão
Manoel de Oliveira
Portugal, 1959, 59 min, portugesa

5. saioa

6. saioa

Ceramiqueros de Traslasierra
Raymundo Gleyzer
Argentina, 1965, 19 min, espainiera

L’industria dell’argilla in Sicilia
Pietro Marelli
Italia, 1910, 5 min, isila

Zum Vergleich
Harun Farocki
Austria eta Alemania, 2009, 61 min, elkarrizketarik gabe

6. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.