Naturako izakiak: landareak, gizakiak eta beste animalia batzuk

Publiko guztiarentzako hamar film laburren hautaketa bat da, naturako izakien arteko harremanari buruz. Saioak bidaia batean murgilduko gaitu, gure planetak eta bizikide ditugun espezieek eskaintzen dizkiguten askotariko ekosistemak aztertzeko. Programak ikuspegi ekologista dauka, eta gizakien ekintzek ingurumenean duten ondorioei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroaren (CCCB) programa bat.
 

Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroaren programa, Gloria Vilchesek aurkeztuta, saioaren programatzailea eta CCCBko ikus-entzunezko proiektuen arduraduna.

Animal Movie
Grant Munro
Kanada, 1966, 9 min
Haur bat ohartzen da ezin dela lehiatu tximino, suge, zaldi edo matxinsalto batekin haien mugimenduak imitatzeari dagokionez. Bestalde, ordea, gizakia beste modu batzuetara lekualdatzeko teknologiak garatzeko gai da.

Sea Song
Richard Reeves
Kanada, 1999, 4 min
Artisau lan fin honek marrazkiak (eta soinuak!) ditu margotuta zuzenean filmaren gainean. Gauez itsasoko bizitzaren ikuspegi fantastiko eta aztoratua erakusten du.

Paradise Lost
Evelyn Lambart
Kanada, 1970, 4 min
Film honek erakusten du nola amore ematen duten hegazti, tximeleta eta basoko beste izaki batzuek gizakiek eragindako kutsadura atmosferikoaren aurrean. Animaliek poluziorik gabeko habitat batean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Walk-in-the-Forest
Diane Obomsawin
Kanada, 2009, 3 min
Sendalari bat basoan dabil lore sendagarri baten bila. Bidaian, propietate sendagarriak dituen aintzira bat aurkitzen du, eta, aldi berean, lakua jasaten ari den narriaduraren lekuko da.

Madrugada en Lobeke
Aurora Gasull
Espainia, 2022, 3 min
Animazio abstraktuko lan sentsoriala da, Eloïsa Matheuk, naturako soinuen dibulgatzaile ezaguna, Kamerungo Lobeke oihan tropikalean grabatu zuen soinu eszenan inspiratua.

Bouquet écologique 26
Rose Lowder
Frantzia, 2003, 1 min
Italiako etxalde ekologiko batean hartutako ortu eta animalien irudiak. Egilearen filmazio estilo bereziak, fotogramaz fotograma, bibrazio efektu harrigarria sortzen du.

A Man and His Dog Out for Air
Robert Breer
Estatu Batuak, 1957, 3 min
Gizon bat txakurrarekin paseatzen ari dela, soinu eta zirrimarra sotilen dantza baten bitartez irudikatuta.

Dog Duet
William Wegman
Estatu Batuak, 1975, 2 min
Zergatik mugitzen dira bi txakur hauek misteriotsuki sinkronizatuta? William Wegman bideo-artistak askotan lan egin du bere txakurrarekin, Man Ray, eta lan honetan beste txakur bat ere badu lagun.

Historia Naturae (Suita)
Jan Švankmajer
Txekoslovakia, 1967, 9 min
Stop-motion teknikaren bitartez, animatzaile txekiar ospetsuak fauna bitxi baten erretratua egiten du. Lana osatzen duten zortzi kapituluetako bakoitza espezie jakin bati buruzkoa da (arrainak, hegaztiak, narrastiak, ugaztunak...) eta estilo desberdineko musika lanak ditu

Persona
Gloria Vilches
Espainia, 2019, 3 min
Bideoklip hau, Galiziako Islas Atlánticas parke nazionalean filmatuta, aurkezten duen Lorena Álvarezen abestiak espezieen ausazkotasunari buruzko gogoeta egiten du: zergatik egokitu zitzaion artistari, zorizko banaketa honetan, gizakia izatea, hartz bat edo pikondo bat izan beharrean.

Naturako izakiak: landareak, gizakiak eta beste animalia batzuk
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.