Contactos sailak gainerako arte diziplinei eta zientziak deritzogun ezagutza jarduerei zabaltzen die zinema. Eta hori bereziki garrantzitsua da gogoan zinema dokumentala hartzen badugu, zinema mota hori berez baitago bideratuta hausnarketara eta ezagutzara, gainerako arte garaikideekin partekatzen baitu errealitatea ikertzeko interesa.
Bi saio eskainiko dizkiogu gaiari. Alde batetik, Rosellinik eta Godard-Miévillek telebistarako egindako lanen hiru atal proiektatuko ditugu, eta ondoren, solasaldia egingo dugu José Antonio Escrigekin —Zaragozako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Didaktika Espezifikoen saileko irakaslea— eta José Ángel Alcalderekin —passeurra eta maisu sokratikoa Bartzelonako zinemazaleen hainbat belaunaldirentzat, Xcèntricen sortzailea—. Bestetik, Paulino Viotaren hitzaldia, Godarden lanaren ezagule handienetako bat, eta Jean-Luc Godard. 60 años insumiso (Athenaica, 2022) liburua argitaratu berri duenak.
Deneb Martos artista bisualaren eta Wade Matthews soinu inprobisatzailearen lana da Kosmogonía. Film performance para un planetario. Beste pieza batzuk ere egin dituzte elkarrekin, hala nola Gold Film eta Skin Film (azken hori Cecilia Gala dantzariarekin elkarlanean).
Durunda dagite hormek, kristalek, behegainak, sabaiak, lukanek, eskailerek, eskudelek, zaldainek, idulkiek, hesiek. Haiengan lehertzen diren hotsak noranahi sakabanatzen dira, espazioan barna, geroz eta apalago. Badira, ordea, saiatuagatik egundo apaltzen ez diren durundak.
Jean Epsteinen obrako pieza galdua zen La Montagne infidèle. Bere ibilbidearen hasieran, 26 urte zituela, 1923ko ekaineko Etnaren erupzioari buruzko dokumental hau filmatu zuen Epsteinek.