Sombras en Alzuza (Misha Biesen erakusketa) + Altzuza (Ibon RG-ren performance-a, Oteiza Museoan)

Sombras en Alzuza. Misha Biesen erakusketa

Punto de Vistaren edizio honetako irudia Misha Bies Golas artista plastikoak egin du.Irudia osatzen duten argazkiak sorta handiago batekoak dira; izan ere, larrukigintzako tailer baten hondakinen artetik ebakinak hartu eta, katalogazio modura, ehun bat erregistro atera zituen egileak. Egilearen tailerrean eta Loecheseko Sortzez Garbiaren monasterioan aurretik egindako saiakuntzen jarraipen gisa, Misha Bies Golasek Oteiza Museoko espazio baterako instalazio espezifiko bat proiektatu du. Muntaia horretan, pergaminoak, argia, soinua eta beste eraikuntza-material batzuekin batera, Oteizaren lantegi-etxeko arkitekturarekin eta gainerako elementuekin solasean hasten dira.

Altzuza. Ibon RG-ren performance-a, Oteiza Museoan

Durunda dagite hormek, kristalek, behegainak, sabaiak, lukanek, eskailerek, eskudelek, zaldainek, idulkiek, hesiek. Haiengan lehertzen diren hotsak noranahi sakabanatzen dira, espazioan barna, geroz eta apalago. Badira, ordea, saiatuagatik egundo apaltzen ez diren durundak.

Gogoaren durunda apaltzen saiatu arren, ozen dirau.

Durundarik ezak ere dardararaz gaitzake, izutu eta larritu; edo, zergatiek ez, otzandu eta lasaitu. Baina idorgiroan du lan nekezena ahoak. Baita belarriak ere. A capelako kantua elementuekin talka egin ahala da gorpuzten, eta orduan du bere traza zehazten, orduan da baldintzatuta sentitzen eta orduan ditu erabakiak hartzen.

Esan izan dut beldur diogula gure boza entzuteari, eta izu hori areagotuz doa benetan biluzik eztanda egiten digunean, beste ezerekin talka egin aurretik tinpanoarekin bat egitean. Arrazoi akustikoak eman nitzake, baina ez dut uste hor datzan soilik gure dardara.

... lurra izigarri oro ikharaturik,

zuhamuiek dakartela odolezko izerdi

tenpestatez, igortziriz, aire oro samurrik

mendi eta harri oro elgar zatikaturik

mundu oro jarriren da suiak arrasaturik

Eta beharbada izu horrek akuilatuta egin ohi ditut hautuak. Bunker, zalditegi, leize, eremitorio, garage, ur-tanga erraldoi, tunel, elizetan. Horietan filmatu izan ditut nire bozak, horietan faltsutu ditut nire kantak. Egia bilatzearen estakuruan, betiere.

hotsa doilorra, merkea zen

Beldurraren sendatzeko eraiki ziren elizak, arima eta belarriaren sendatzeko, goratasunean aurkituko zutelakoan egia. Oteiza Museora Sainz de Oizak sarrarazi zuen argiak ere gezurraz janzten ditu bidean aurkitzen duen oro, gure egiak eraiki ditzagun bere egietatik. Gezurrez gezur jardungo dut nik ere, beharrik, inprobisaturik zein konposaturik, agerian zein ezkutuan, xuxurlaka zein aldarrika, tonal zein atonal.

kaperen zimenduak dardararaziko badituzte nire otoitzen orpoek, dantzatu bitez​​

 

Ibon RG. Txikitatik jotzen nituen euskal folkloreko instrumentuak, eta 1999an abesten eta gitarra jotzen hasi nintzen Eten taldean. 2006az geroztik, Ibon RG izenarekin (Sestao, 1978) zenbait pieza esperimental konposatu nituen nire logelan, era guztietako instrumentuak eta objektuak erabiliz, eta mp3-z betetako CDetan banatu nituen. Bakarka eman nuen lehen zuzenekoan, jada ahotsa zen instrumentu bakarra. 2016an, Hil zara disko bikoitza atera nuen: haitzuloetan, eremitorioetan eta bunkerretan grabatutako hogei abesti. Kolaborazio ugari egin ditut: bai musika inprobisatuan, bai konposatutako musikan; produkzioetan, zinema eta antzerkirako musikan, eta irrati nahiz bitarteko idatzietarako erreportajeetan. oMOrruMU baMAt diskoak, 2021ean Enrike Hurtadorekin batera argitaratuak, oinarritzat ditu Joxan Artzeren zenbait testu eta hark txalapartari egindako ekarpena.

Sombras en Alzuza (Misha Biesen erakusketa) + Altzuza (Ibon RG-ren performance-a, Oteiza Museoan)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.