Kosmogonía. Film performance para un planetario

Deneb Martos artista bisualaren eta Wade Matthews soinu inprobisatzailearen lana da Kosmogonía. Film performance para un planetario. Beste pieza batzuk ere egin dituzte elkarrekin, hala nola Gold Film eta Skin Film (azken hori Cecilia Gala dantzariarekin elkarlanean). Lan prozesuari dagokionez, mota guztietako materialak aplikatu dizkiote zuzenean pelikula ortokromatikoari, eta neurri batean kontrolik gabe erreakzionatu du horrek. Ezohiko materialak dira nolabait, eta formagatik, propietate organikoengatik edo zentzu sinbolikoagatik aukeratu dituzte. Premisa nahiko zorizko horretatik abiatuta, benetako bide esperimentala ireki da, eta zehaztasun tekniko eta arreta handia eskatu die horrek artistei. Proiekzio baldintzak eta zuzeneko inprobisazioa funtsezkoak dira obran, prestaketa bezainbeste. Oinarri teoriko zehatz bat dago, dena jokatzen duena soinubakarreko exekuzio horretan, ikusezin bihurtzeko eta ikuslea trantzearekin mugan murgiltzeko. Horrela, memoria atabikoak suspertzearen zerbitzura jartzen dira kamerarik gabeko zinemaren praktika eta inprobisazio akustikoa.

Tornamira aretoaren gangaren gainean proiektatuko da filma, eta kosmosa du abiapuntu. Hondar elementutzat har daitezke inprimazio zinematografikorako eta garapen akustikorako aukeratutako elementuak. Oso apalak dira handitasun galaktikoekin alderatuta, baina Deneb Martosek eta Wade Matthewsek bildu eta tratatu dituzten hondar organiko eta soinu zati horiek azkenean agerian uzten dute osotasuna suma daitekeela zati ñimiño batean, eta, zuzi iragankor baten antzera, uzkurtzearen eta hedatzearen etengabeko joana argiztatzen dute.

Bárbara Mingo Costalesen testuak ditu piezak. Costalesek Vilnis saiakera idatzi zuen, Mikalojus Konstantinas Čiurlionis lituaniar konpositore eta margolariari buruzkoa; kosmosak berebiziko garrantzia du artista sinestesiko horren obran.

Urrun dagoenera hurbiltzeko gogoa sentitzen dugu, eta gure etxea da, hain zuzen ere, urrunen dirudiena. Tarte batean pentsatzen dugu, eta, jakin gabe, ganga bat deskribatzen dugu. Distantzia gisa jorratzen duguna, azalera gisa ageri da. Ate joka ari gara, galaxiaren erdi-erditik. Hona hemen grabitatzen eta biratzen duen guztia harrapatzeko saiakera bat, «Dir-dir, dir-dir, dir-dir eta tintin» dioen sorginkeria baten bitartez. Eta galaxia erantzuten du eta dena dir-dir eta tintin egiten du.

Iraupena:  30 minutu
35 mm-ko proiekzioa
Landako grabazioen sintesi digitala eta manipulazioa denbora errealean

 

Deneb Martos. Artista bisuala, kamerarik gabeko zinema praktiketan eta teknika fotokimikoetan espezializatua. Bere obran, proiektagailu analogikoekin lan egiten du, irudiaren fenomeno fisikoa azalduz eta argi-itzalen jarioaren erregistro bihurtuz. Erregistro honek zeluloidean inprimatutako materiekin duen elkarrizketa zuzenak ezaugarri haptikoak nabarmentzen ditu, eta aztarna eta arrasto atabikoak erakutsi.

Wade Matthews. Soinu artista. Sintesi digitala, objektu anplifikatuak eta landako grabazio prozesatuak.

Kosmogonía. Film performance para un planetario
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.