Foku

Foku garaikideek mugimenduan dagoen irudia lantzen duten artisten programa monografikoak aurkezten dituzte eta nekez erakusten direnak fikziozkoa ez den zinema jaialdien testuinguruan.

Lurraren kontakizunak Segalari baten istorioa, Fukuda Katsuhikoren film bat (1985)

Lurraren kontakizunak  Segalari baten istorioa, Fukuda Katsuhikoren film bat (1985)

Foku hau Fukuda Katsuhikoren (1943-1998) lanerako sarrera bat da. Filmaren proiekzioarekin batera, Ricardo Matos Cabok aurkezpen ilustratu bat egingo du, Fukudaren beste lan batzuen zatiak, ibilbideari buruzko informazioa eta haren praktikak eragindako filmen irudiak erakutsiz.

Askatasuna, posible da? Ana Poliaken zinema

Askatasuna, posible da? Ana Poliaken zinema

Ana Poliakek (Buenos Aires, 1962) baldintzen aurkako hiru film luze handi egin zituen. Adin nagusitasunera diktadura betean iritsi zen belaunaldi batekoa da Poliak, eta krisi ekonomikoak eta politikoak ezagutu zituen helduaroko lehen urteetan, hamaika ezegonkortasun bizi izan zituen, oraingo Argentinan bezala memoria historikoa berme instituzionala ez zen garai batean. Poliakek bere lehen hiru film luzeak egin zituen hamarkadetan —eta lehenak diot, oraindik ere orduak geratzen zaizkiolako arratsaldeari—, erabatekoa zen gainbehera ekonomikoa, publikoa zen guztia desegin zuen diktaduraren politika ekonomikoaren herentzia gisa.

Pascale Bodet-en hiru abentura

Pascale Bodet-en hiru abentura

Pascale Bodet-ek filmak egiten ditu. Batzuetan dokumentalak dira. Batzuetan fikzioak dira. Dokumentalak, askotan, erretratuak dira. Fikzioak, hein batean, grazia berezia eta zakarra duten komediak dira. Bere film guztiek familia kutsua dute, eta, familia guztietako kideen antzera, desberdinak dira. Kontua ez da errepikatzea, ezta estilo bat izatea ere, baizik eta filmak egitea, film bakoitza, aldi bakoitzean, abentura berri bat izanik. Abentura bilatu egin behar da, bila joan behar da, eta, azkenean, bilatzen dena zera izanen da, agian, lortzeko ezinezkoa den zerbait: une batez, une labur-labur batez bada ere, bestearen larruan jartzea.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.