1. saioa

Suco de sábado (1989)
Ana Poliak
Argentina, 1987, 8 min, koloretan, espainera

¡Que vivan los Crotos! (1995)
Ana Poliak
Argentina, 1990, 75 min, koloretan, espainera

Amak eta seme-alabak, elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak. Suco de sábadon, asteburua da Buenos Aires hirian. Etxe bedeinkatuetan, dibertitu egin nahi dute denek, eta ez da lagunik falta txikienak zaintzeko. Ama eta semea gaua bizitzera atera dira, bakoitza bere aldetik, bakoitza bere eran: ama dantzara doa, eta mutikoa, berriz, lagunekin aldizkari pornoak lapurtzera. Intimitate bat sortzen da batez ere bereizita igarotzen dituzten une horietan, eta berriro lotarako ordua iristean, zigilatu egiten da, egun berri baterako. ¡Que vivan los Crotos!en, gehienbat hitzen bidez dokumentatzen da intimitatea. Bepo Ghezzi linyera zen, peronismoaren aurretik, langile klasearen parte bat anarkista zenean, trenbide nazionalean barrena ehunka lagunekin batera herrialdea zeharkatzen zuen nomada. Kamioiak, azken diktadurak eta landa lanaren erabateko industrializazioa iritsi aurretik. Jada zahartuta, bere herrian dago Ghezzi. Han daude ere bere betiko lagunak, eta bidean ezagutu dituen beste gizon batzuk. Batzuetan elkarrizketatuta, besteetan antzeztuta, iraganean gizon anonimo gisa bideetan barrena bere poltsak zamatzen zuten bitartean bizi izandako historia irudikatzen dute denek. Eszenaratze artifizialetan ere irudikatzen da intimitatea, interpretazio gogotsu batean, elkarrekin film bat egiten aritzeari buruzko aipamen  txikietan, eta horrela bizimodu komun baten oroitzapena ez ezik, baita bizimodu haren hizkuntza ere gordetzen: linyera hizkuntza, bagayera (sorbaldan zeramaten poltsa) eta guzti, Juan Figuraren (polizia) aurka, tartagoa (matea) hartuz, bandolión (janaria prestatzeko erabiltzen zuten lata handia) batean kozinatuz.

1. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.