2. saioa

El eco (1985)
Ana Poliak
Argentina, 1984, 3 min, koloretan, espainera

La fe del volcán (2001)
Ana Poliak
Argentina, 2000, 85 min, koloretan, espainera

«Ate hau zabaldu da zure pasabiderako, piano hau dardarka hasi da zure abestiarekin. Mahai honek, ispilu honek eta koadro hauek zure ahotsaren oihartzunaren oihartzunak gordetzen dituzte», idatzi zuen gure Homerok, Homero Manzik. El eco filmak estilizatu egiten du inoiz eder pentsa ez litekeen zerbait: autobide berri baten azpiko espazioa, lehen ez zegoen leku itzaltsua, seguruenik lehen etxeak eta bide bat zeuden lekua. La fe del volcánek bi lagun egiten ditu halakorik egoten ez den leku batean, eta kaleak ematen dizkie, zerbait egin dezaten gosea eta hotza pasatzeaz gain, dirua, zerbait, dena delakoa bilatzeaz gain. Bi filmek neska bana dute protagonista. Lehenengoa txikitxoa da eta ametsezko mundu batean bizi da, baina amesgaiztotik hurbil. Andre batekin bizi da zubi baten azpian, gosez eta arriskuz inguratuta. Bigarrena nagusiagoa da, nerabea, eta lehenengoaren mamua da nolabait: ez dakigu non bizi den, ezta norekin ere; agertu besterik ez da egiten. Ile apaindegi bateko ikastuna da, eta hiriaren erdialdean igarotzen du denbora, erdigune handitu hartan, tren geltoki handien kanpoaldeko plaza haietan; urte haietan, 2001eko krisiaren garaian, purgatorio bihurtu ziren leku horiek, infernura bidean. Bera baino nagusiagoa den aizto zorroztaile baten laguna egin da, eta horri buruz ere ez dakigu askorik. Baina pixkanaka, adiskidetasunaren garai horretan, aizto zorrozteko bizikletarekin hara eta hona dabiltzala, zertxobait gehiago jakingo dugu hari buruz. Denbora gehiago darama bizirik, eta gehiago ikusi du; izan ere, gauzen egoera orokorraren jatorrietako bat ezagutu du. Diktadura bizi izan du, diktaduraren politika eta ekonomia, eta oihartzun gisa itzultzen zaio dena, erabat. Badaki, frogatzeko moduan gainera, gorpu artean ibiltzeaz gain, lurra gorpuz beteta dagoela. Amaierarik ez duela dirudien angustia bizi dute biek, historiatik datorren angustia; izan ere, krisi hori, kale guztiz iskanbilatsu hori, iraganetik dator, gorpuak datozen leku beretik.

2. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.