3. saioa

Caracol
Ana Poliak
Argentina, 1982, 2 min, zuri-beltzean, isila

Parapalos
Ana Poliak
Argentina, 2004, 90 min, koloretan, espainera

Elkarrekin doaz, azken filma eta lehena. Bolex kameraz 16 mm-tan egindako film labur mutua da Caracol, bi minutu baino gutxiagoko unibertso txiki bat. Gero etorriko denetik gertu dago istorioa: haur bat hormara igo da, poliki-poliki ertzean barrena doan barraskiloa gertutik ikusteko asmoz, eta mundu arrotz batekin egin du topo. Eguzkitan lehortzen ari diren maindireen eta arropa zuriaren artean, bi neska gazte daude, magiaz bezala haien gainean flotatzen duen poltsa batekin jolasten. Antzeko zerbait gertatzen zaio Parapaloseko protagonistari, baina modu gogorragoan; izan ere, jada ez da haurra, eta hiriko lan mundua ezagutu du. Germaniako (alemaniar migratzaileen komunitate ohia Argentinako itsasertzean, soro asko dituena) mutil gazte bat Buenos Airesera iritsi da, bertan bizi eta lan egiteko asmoz. Lehengusina baten etxean dago, hura ere nekazari ohia, eta ohe txiki bat alokatzen du, gela ñimiño batean. Laneko beste garai batzuetan ohikoa zen moduan, «ohe beroen» sistema darabilte: lehengusina esnatzen denean, mutila lanetik itzultzen da, eta komedia erromantiko sobietar baten antzera konfiguratzen da espazioa, Abram Roomen filma balitz bezala, denbora, espazioa eta zoriontasuna maximizatuz. Mutilaren lana ere ia existitzen ez den zerbait da: parapalosa da bowling erdi analogiko erdi digital batean. Gauez gau, jokoaren alde ikusezinean eseri, etzan eta zintzilikatzen dira mutila eta zenbait lagun, zurezko hormatxo baten atzean —bere etxea baino are txikiagoa da espazio hori—, boloak altxatzen eta bolak itzultzen. Denak gizonak dira, eta bera baino zaharragoak; bizi luzea izan dute denek, ideiaz betea, eta mutilari kontatuko dizkiote. Ia film osoa barneko espazioetan gertatzen da, lan eta maizter baldintza prekarioetan, baina gauza artean bizitzearen zoriona ageri da bertan.

3. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.