Le carré de la fortune
Pascale Bodet, Emmanuel Levaufre
Frantzia, 2007, 160 min, koloretan, frantsesa
Renoir-en digresioak ezagunak dira, parentesi barruko parentesiak. [...] Eta desbideratzetik desbideratzera, digresiotik digresiora, gerorako utzitako gai nagusiari buruz hitz egiten zuen, azkenean, bere digresioetan… Zinema kritikari izandako Michel Delahaye-k esan zuen hori, eta film hau haren erretratua da, Pascale Bodet eta Emmanuel Levaufre zinemazale gazteek egindakoa; elkarrizketa bat egin eta harekin solasean aritu nahi dute, eta parez pare duten gizonak nahiago du bakarrizketan jardun, nahiago du digresioak egin eta galderak saihestu, baina, hori egiten duenean, galderei erantzuten ari da eta dokumental zinemazale hau beste zerbait bihurtzeko aukera oparitzen ari zaie: bizitza bati eta bizitza horren sekretuei buruzko film bat, azken erantzunik ez duen misteriozko eleberri bat, bizitza inprobisatu duen gizon baten erretratua, eta, inprobisatze horretan, ausaz nabigatzen, azkenean, bere buruari leial izan da, agian.