Porte sans clef
Pascale Bodet
Frantzia, 2018, 79 min, koloretan, frantsesa
Porte sans clef komedia bitxia da. Emakume batek, zinemagileak berak, hainbat lagun hartu ditu etxean. Baina ez die etxeko giltza eman. Atera nahi badute, irten eta atea itxi baino ez dute egin behar; baina sartu nahi badute, etxean norbait izatea ezinbestekoa da. Etxea, nola edo hala, babesleku bat da. Babesleku horren barruan, eta ondoko kaleetan, desadostasun txikiak gertatzen dira, nor bere onetik ateratzen duten xehetasunak, lapurreta bat, telefono konpainia baten legezko iruzur tipikoa, maitasun adierazpen bat, joskintza pittin bat eta askoz ere gehiago. Gurutzaketa horiek guztiek burlesko gordin bat sortzen dute. Baina ez al zen, bada, burleskoa kolpe kontua? Hemen ere, jakina, badira kolpeak. Gainera, aktore guztiek –baita zinemagileak berak ere– grazia berezia dute gorputzean, bakoitzak bere modura. Ikustekoak dira hitz egiten, elkar ez ulertzen, gimnasia egiten, kafea hartzen, jaten eta elkar jotzen. Guztiak ere diren bezala begiratuak eta zuzenduak izan dira: izaki bereziak eta, aldi berean, denak gizakiak, gauza jakin batzuen beharra dutenak, hala nola egoteko toki baten beharra, babesleku baten, aterpe baten beharra.