Lan

Lan izena jarri diogu jaialdiko sail berriari, bertan bilduko gara hainbat modutan zinema dokumentaleko lan eta irudimen prozesuen inguruan gogoetatzeko.

Paisaia

Paisaia

Paisaia programak eskainiko ditu berriro, eta zinema alternatiboenaren eta berrienaren ikuspegi bat eskainiko du; horren osagarri, aurkezpenak eta zinemagileekin solasaldiak izanen ditugu. Gainera, saio horiek foro formatuan planteatuko ditugu, hau da, espazio fisikoak eskainiko ditugu zinemagileek elkarren artean biltzeko aukera ez ezik, publikoarekin elkartzeko aukera ere izan dezaten.

Termitas

Termitas

Termitas sailak, eta euren lan prozesuko materialak aurkezteko eskatuko die zinemagileei. Manny Farberrek idatzitako “Arte termita arte elefante zuriaren aurka” artikulutik (1962) datorkio izena; artikulu horretan “itxura batean oropelaren kultura gutxiesten duten” filmei buruz irakurtzen dugu, inongoa ez den eta ezertarako balio ez duen kastore xahutzaileen ekintzailetza mota batez bildurik. Arte termita/tenia/goroldiotsuari buruzko gertakari berezi bat da beti aurrera egiten duela bere mugak irentsiz, eta bere jarduera estu, neketsu eta lardaskatuaren arrastoak besterik ez dituela uzten igarotzen denean.

Súper 8 contra el grano

Súper 8 contra el grano

Super 8 formatua 1965ean merkaturatu zuten. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik laurogeiko hamarkadaren erdialdera arte goraldia izan zuen, mundu osoan ezkerraren iraultzak, porrotak eta eraldaketak gertatzen ziren bitartean, planeta eskalan modu bortitzean agertu ziren politika neoliberalengatik markatutak. Testuinguru horretan, super 8ak anbibalentzia liluragarria erakutsi zuen praktika filmikoan. Horrela, eragile erabakigarria izan zen 68ko ziklotik jaiotako zinema politikoaren parametroak birdefinitzeko, baina, era berean, lotura berri eta estuagoak sortu zituen kapitalismo hedakorraren imajinario energetikoen, praktika kulturalen eta ekonomia fosilaren artean.

Oihartzunak eta ekologiak. Hurbilketa poetiko eta politikoa Guillermo Zúñigaren artxibora.

Oihartzunak eta ekologiak. Hurbilketa poetiko eta politikoa Guillermo Zúñigaren artxibora.

Buenos Airesen erbesteratuta zegoela egindako Yrupé loreari (Amazoniako nenufar bat) buruzko film amaigabe bat da abiapuntua Zúñigaren artxibora hurbilketa poetiko eta politikoa egiteko; filmen zatiak, argazkiak, gutunak eta XX. mendeko historia zeharkatzen duen hondo bateko beste zati batzuk biltzen ditu, baina baita irudi eskuraezinak, galdutako filmak, ziurgabetasunak eta polemikak ere; eta, azkenean, gaur bere transmisio, dokumentazio eta birsorkuntza, zaintza eta konpromiso politikoko keinuen luzapenaren performancea egiten agian.

Jarduera profesionalak

Jarduera profesionalak

Punto de Vistak aurten ere espazio bat proposatzen du, non ekoizleek, sortzaileek, elkarteek eta jaialdiek trukerako eta elkarrizketarako leku bat izango duten zinema dokumentalari buruz.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.