1. saioa

10 watt bakarrik
Oier Fuentes
Espainia, 2022, 19 min, digitala, koloretan, euskaraz
Gidoia, zuzendaritza eta muntaia: Oier Fuentes
Soinua: Xabier Erkizia

Infernuan
Iñigo Jimenez Bohoyo
Espainia, 2022, 13 min, digitala, koloretan, gaztelaniaz
Soinua: Xabier Erkizia eta Luca Rullo
Muntaia: Pello Gutierrez (Zazpi t´erdi)
Animazioa: Unai Ruiz
Kredituak: Fran Fraca eta Ignacio Bilbao
Argazkien manipulazioa: Miguel Costa

Saio hau arrastoei buruzkoa dela esan genezake. Alde batetik, Oier Fuentesen 10 watt bakarrik proiektuan, Arantzako (Nafarroa) euskarazko irrati klandestino baten aztarnak aurkituko ditugu. 60ko hamarkadara arte egon zen martxan irratia, eta offen bere historia kontatzen digun gizonak muntatu zuen. Antza, martxan zeuden hamabost irratietatik bereak bakarrik iraun zuen, eta badirudi herriko jendea oso pozik zegoela mikrofono haietatik ateratzen zen guztiagatik, grabazio zahar batean entzuten den bertsoak dioen moduan. Bestalde, Donostiako Infernu auzoaren arrastoetara garamatza Iñigo Jimenezen Infernuan lanak. Plásticas Oramil fabrika zaharra dago bertan, garai batean armagintzan jardun zena, eta orain zenbait etorkinen babesleku dena, kalean bizitzea edo herrira itzultzea baino nahiago dutelako leku hori. Kasu honetan, Rachid da hitz egiten diguna, fabrika abandonatuko bizilagunetako bat. Eraikinera sartzeko esan, eta, besteak beste kontatuko digu bi mutil hatz markak ezabatzen saiatu zirela, material korrosiboren bat erabiliz, identifikatu eta deportatu ez zitzaten. Paradoxikoa dirudi beren arrastoak ezabatzen saiatzen diren pertsonen errealitatea erakustea arrastoei jarraitzeko eskatzen digun film batek. Baina, aldi berean, guztiz zentzuzkoa da; izan ere, ikusezina dena ikusarazten saiatu dira Fuentes eta Jiménez. Iraganeko historiak dakarzkigute bi piezak, eta orainarekin lotzen dituzte artxiboko irudien, grabazioen eta soinuen bidez. Horrela, gogorarazten digute errepresioa dugula beti inguruan.

Lur Olaizola

1. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.