2. saioa

Bardauri
José Otero
Espainia, 2021, 49 min, DCP, koloretan, espainiera
Zuzendaritza, grabazioa eta edizioa: José Otero
Gidoia: José Otero eta Jesús Osorio
Musika: Jesús Osorio
Audio edizioa: Genzo

Noiz erabakitzen da film bat egitea? Noiz erabakitzen da, demagun, erretratu bat egitea? Noski, pertsona bat filmatzeko gogo bizia izan behar da, baina agian zertxobait gehiago behar da, pertsona horretan zer alderditatik jo behar den asmatzea, alderdi hori azaltzean pertsona osoa ikusarazteko, baina baita, nola edo hala, guztiok ukitzen gaituena bistaratzeko. Bardauri filmak hari batetik egiten du tira: lana. Bardauri filmak, doikuntzaren sinonimoa den bakuntasunarekin (kamera bat, grabagailu bat, begira, entzuten eta ogi txigortuak jaten ari den zinemagile bat baizik ez), Jesus Osorio aurkezten digu. Haurra zenetik lan egin du, Alemaniara migratu zuen hirurogeigarren urteetan, Espainiara itzuli zen ezkondu zenean, meatzari lan egin zuen hainbat meategitan, eta geroago udaltzain; sekula ez zion ikasteari utzi, eta orain, erretiroa hartuta eta alargun, ezin dio lan egiteari utzi, bideetan gora eta behera ibiltzen da belarra mozteko makinarekin. Jesus, denboraren joanean, bizitzak hartaratuta, langile nekaezin bihurtu da oroz gain, inoiz ere amaitzen ez diren zereginei lotuta bizi da. Guztiak uzten du agerian lanaren zentzua, baita ogi txigortuak mozteko eta igurzteko duen moduak ere.

Bardauri filmak berrogeita hamar minututan biltzen du bizitza oso bat, eta aldi berean, bizitza bat zeinen mugagabea den sentiarazten du. Eta Bardauri filmean badaude istorioa areago trinkotzen duten hamar minutu. Hamar minutu horiek, besterik gabe, putzu baten istorioa kontatzen dute. Putzu batean, egiteko motibatzen duen horretan eta egiteko hartu beharreko nekean, sartzen da bizitza bat, mundu bat.

Pablo García Canga

2. saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.