Epaimahaiak

Ángel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal dira Punto de Vista 2023eko epaimahaikideak.

 

Ángel Santos Touza. 2002. urteaz geroztik lanean ari den galiziar zinemagilea da. Artearen Historian lizentziaduna eta zinema zuzendaritzan diplomaduna Kataluniako Centre d 'Estudis Cinematogràfics zentroan. Zinemari buruzko testuak idatzi ditu (Miradas de Cine, Blogs & Docs, Shangri-la) eta Novos Cinemas Pontevedrako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sortzaileetako bat izateaz gain, lehen bost edizioetan (2015-2019) zuzendari artistikoa ere izan zen. Irakasle lanei dagokienez, ikastetxeetako Cinema en Curs hezkuntza proiektuan buru-belarri dabil. Unibertsitate, arte zentro eta jaialdietarako mintegiak eman ditu; proiektuak garatzeko foroetan aholkulari gisa parte hartu du Málagako Jaialdian, Las Palmaseko MECASen edo Buenos Aireseko FIDBAn; eta FICX edo FICUNAM nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da.

 

Hama Haruka. 2001. urtetik Yamagatako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko (YIDFF) Tokioko bulegoko kidea da, eta zuzendaria 2015etik. Koordinatzaile lanak egin ditu: Nexus of Borders: Ryukyu Reflections (YIDFF 2003), Vista de Cuba programa (YIDFF 2011) eta Latinoamérica programa (YIDFF 2015). Era berean, egoitza Tokion duen Cinematrix banaketa enpresarako ere egiten du lan, eta bertan estreinatu dute Takamine Go zuzendariaren Hengyoro (Queer Fish Lane) filma, ekoizle izateaz gain. Nazioko eta nazioarteko proiekzioen koordinazioan parte hartzen du, eta hiru urtean behingo Aichi Zinema Programaren 2016ko edizioan komisarioa izan zen.

 

Marcos Uzal. 2020az geroztik, Cahiers du cinéma aldizkariko (Frantzia) erredaktoreburua da. Horren aurretik, Trafic eta Vertigo aldizkarietako erredakzio kontseiluko kide izan zen, eta Libération egunkarian kritikari lanak egin zituen. Musée d'Orsay museoko zinema zikloen programatzaile ez ezik, zinema erakunde askotan hizlari ere izan da. Editore lanei dagokienez, Yellow Now argitaletxeko «Côtés films» bilduma zuzendu du. Berak idatzitako hainbat liburu ere argitaratu ditu argitaletxe horrekin: Vaudou de Jacques Tourneur (2006), Guy Gilles. Un cinéaste au fil de temps (2014), Jerzy Skolimowski. Signes particuliers (2013). Egin dituen film laburrak: Le Taxidermiste (1993), La Ville des chiens (1994) eta Ici-Bas (1998). 2010. urteaz geroztik, epaimahaikide da Prix Jean Vigo sarian, eta 2022tik aurrera Prix André Bazin sarian.

Epaimahaiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.