Aurkezpena

Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru errealizadore gonbidatzen ditu Nafarroan dokumental saiakera baten proiektua aurkeztu eta filmatu dezaten. X Films Proiektuak Juan Huartek 1963an fundatutako ekoiztetxe nafarretik hartzen du izena, “interes artistiko bereziko" filmak egiteko asmoz sortu zuen, eta bertan egin zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Jose Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuz, jaialdiak lan berri bat sortzeko eta, aldi berean, fikziotik kanpoko ahots berriak Nafarroako lurraldera hurbiltzeko aukera eman nahi die sortzen ari diren zinemagileei.

Edizio honetan, Daniela Delgado, Ilan Serruya eta Anna López errealizadoreei egin zaie euren proposamenak aurkezteko gonbita. Aurten Gloria Vilches, Ramiro Ledo eta Marian Fernández osatzen dute epaimahaia, proiektuetako bat aukeratuko dute, eta 2023an zehar eraman beharko da burura entsegu pertsonalaren modura, gutxienez hogei minutuko iraupenarekin. Punto de Vistaren hurrengo edizioan estreinatuko da filma. 

Gainera, aurten estreinatuko da X Films jaialdiko hamahirugarren film irabazlea, Blanca Camelleren, Renacuajos.

Aurkezpena
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.