Epaimahaiak

2023ko epaimahaia Gloria Vilches, Marian Fernández Pascal eta Ramiro Ledo osatzen dute.

 

Gloria Vilches

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, abangoardiako zineman, zinema esperimentalean eta artisten zineman espezialista. 2009. urtetik, Xcèntric zinema esperimentaleko programa eta ikus-entzunezko beste proiektu batzuk koordinatzen ditu CCCB Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Programatzaile lanak ere egin ditu hainbat jaialdi eta arte zentrotan, hala nola S8 Mostra de Cinema Periférico (A Coruña), Montehermoso (Gasteiz) edo Tabakalera (Donostia). Aldian behin, zinema esperimentalari buruzko eskolak ematen ditu unibertsitateko master eta graduondokoetan, irakasle gonbidatu gisa. Aldi berean (eta tarteka), collagearen eta super-8aren arloetan garatzen du jarduera artistikoa.

 

Marian Fernández Pascal

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Txintxua Films ekoiztetxea sortu zuen, eta enpresan egindako film guztien produktore eragilea izan da: 8 film luze, fikziozko 2 telesail eta 13 film labur. Bere azken ekoizpenak: María Elorzaren A los libros y a las mujeres canto filma (2022), Intimidad seriea (2022) Netflix-erako, Arantza Santestebanen 918 GAU filma (2021) eta Koldo Almandozen Hondar ahoak seriea (2020) ETBrako. Gaur egun, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidentea da, eta Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Gipuzkoako Kulturaren Kontseiluko kidea.

 

Ramiro Ledo

2021. urtean Atalante banaketa enpresa sortu zuen, eta zuzendaria da gaur egun; enpresaren katalogoan zinema independente eta autore zinema garaikidea, opera primak eta ondare filmak aurki daitezke. NUMAX kooperatibaren sustatzaile, bazkide sortzaile eta presidentea izan zen 2014tik; 2021. urtera arte, emanaldien, banaketaren eta finantza arloko plangintza nahiz kudeaketaren arduradun izan zen. 2019az geroztik, DUPLEX Cinema etxeko zuzendari kudeatzailea eta programatzailea ere bada; horren bitartez, Ferrolen (A Coruña) egun martxan dagoen zinema areto bakarra berreskuratzeko ekinean ari da. Próxima jatorrizko bertsioan dagoen zinema independente eta autore zinemaren banatzaileen elkarteko presidenteordea da, baita Promio zinema areto independenteen sareko presidentea ere.

 

Epaimahaiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.