Bitartekaritza-programa

Belaunaldi gazteenek hartuko dute lekukoa. Tailer bat, familientzako saio bat, saio ludiko bat, Gazte Programatzaileak serieen jarraipena, eta Nafarroako institutuetako ikasleentzako proiekzio bat.

Hegaztien irla: Eli eta beste ipuin batzuk | Saio ludikoa familientzat (5 urtekit aurrera)

Hegaztien irla: Eli eta beste ipuin batzuk | Saio ludikoa familientzat (5 urtekit aurrera)

Saio ludiko horretan, soinuen eta irudien inguruko jolas bat proposatuko dute Drac Màgicekiko lagunek, Marta Castro ilustratzailearen marrazkiekin nahastuta. Martak berak zuzenean eginen ditu marrazkiak filma proiektatzen den bitartean, publikoa naturaren aberastasun bizi eta delikatuan murgiltzeko.

Filmar la luz, filmar la vida | Haurrentzako tailerra (6-12 urte)

Filmar la luz, filmar la vida | Haurrentzako tailerra (6-12 urte)

Tailerra martxoaren 15ean izanen da Civivox Mendillorrin; bertan, 6 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutilek argiaren aukerak arakatuko dituzte Drac Màgic taldearen eskutik, ekosisteman zer efektu eragiten dituen ikusiko dute, eta eszena txikiak filmatuko dituzte distirekin, islekin edo inguruko zuhaitzen artean ezkutatutako itzalekin esperimentatzen duten bitartean.

Egun on, mundua! | Familientzako zinema saioa (5 urtetik aurrera)

Egun on, mundua! | Familientzako zinema saioa (5 urtetik aurrera)

Duela zenbait ediziotatik ohikoa denez, jaialdiaren azken goizean film laburren saio bat proposatuko da familian gozatzeko. Egun on, mundua! saioari esker naturan barrena ibilaldia bat eginen dugu, paperez egindako baina aldi berean oso errealistak diren fauna eta florara hurbiltzeko. Drac Màgic-ek programatutako saioan, uretan eta basoetan bizi diren hainbat espezietako hamar animaliatxo ezagutuko ditugu.

La mecánica de los fluidos | Ikasleentzako saioa Nafarroako Filmotekan

La mecánica de los fluidos | Ikasleentzako saioa Nafarroako Filmotekan

Ikastetxe eta institutuetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek modu aktiboan parte hartu ahal izanen dute, berriro ere, jaialdian, martxoaren 14an, goizez, Nafarroako Filmotekan eginen den saioari esker.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.