Kontaktuak

Dokumentala, diziplinarekin zerikusia duten mugetatik haratago .Zer zerikusi dute beirateetako arte gotikoak eta zinemak? Gai horretan argia emanen digu film-hitzaldi batek, Estatu Batuetako abangoardiako zinemaren legenda baten eskutik: Jerome Hiler. Gainera, film propioen programa bat izanen dugu ikusgai («Kristalaren kolorea»). Bestalde, Nestor Basterretxeari omenaldia eginen zaio Oteiza Museoan, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Jerome Hiler. Kristalaren Kolorea

Jerome Hiler. Kristalaren Kolorea

Francisco Algarín Navarrok Jerome Hilerren zinemaren eta beirateetako arte gotikoarekin duen harremanaren inguruan programatutako bi saio. «Beirateak eta neoizko argiak gainjarriko zituen film bat egitearekin amesten zuen hartan, agian bere bizitza artistikoko aholku funtsezkoena eman zion Hilerri Ken Kelamn idazleak: "Ez zenituzke beirateak filmatu behar, beirateak diruditen filmak egin baizik".»

Néstor Basterretxea eta irudia

Néstor Basterretxea eta irudia

Programa berezi honek Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 - Hondarribia 2014), diziplina anitzeko artistari, eginiko ikus-entzunezko hurbilketa bat proposatzen du. Basterretxea XX. mendearen bigarren erdiko hizkuntza plastiko eta bisualen berritzaile nagusietako bat izan zen. Punto de Vista jaialdiak eta Oteiza Museoak elkarrekin antolatutako saio hau artistaren mendeurreneko programaren ekintzen parte da. Egitasmoak artistak egindako lan esperimentalak jasotzen ditu, haren iruditeria plastiko eta bisuala berrikusten duten beste lan batzuekin batera.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.