Zinema dokumentala sortzeko eta ekoizteko prozesuei buruzko proiekzioak eta elkarrizketak. «Termitak» sailak ahotsa emanen die gure testuinguru hurbileko zinemagile egongaitzenei, eta zenbait topaketa eginen dira ondareari buruzko zinema dokumentalaren zaintzaren inguruan: mahai inguru bat, Rosa Maria Antuña brasildar zinemagile aitzindariaren bi film labur (berraurkituak), proiekzio sorpresa bat Fernando Martín Peña argentinar artxibozain heterodoxoaren eskutik eta hainbat jarduera profesional.
Termitas sailak, eta euren lan prozesuko materialak aurkezteko eskatuko die zinemagileei. Manny Farberrek idatzitako “Arte termita arte elefante zuriaren aurka” artikulutik (1962) datorkio izena; artikulu horretan “itxura batean oropelaren kultura gutxiesten duten” filmei buruz irakurtzen dugu, inongoa ez den eta ezertarako balio ez duen kastore xahutzaileen ekintzailetza mota batez bildurik. Arte termita/tenia/goroldiotsuari buruzko gertakari berezi bat da beti aurrera egiten duela bere mugak irentsiz, eta bere jarduera estu, neketsu eta lardaskatuaren arrastoak besterik ez dituela uzten igarotzen denean.
Zer da zinema? Zer da film bat? Eta zerk bihurtzen du norbait zinemagile? Galdera konplexuak, behin betiko erantzunik ez dutenak. Chantal Akermanek esan zuen «zinema da zinema, arrosa bat da arrosa bat», gogora ekarriz Gertrude Steinen «Sacred Emily» poema. Baina 1968an, bere burua «ez-zinemagile» izendatu zuen brasildar batek bere hizkera poetikoaz frogatu zuen arrosa bat zinema dela eta zinema arrosa bat dela, eta Brasilen film bat zuzendu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.
Fernando Martín Peña (Buenos Aires, 1968) artxibozain, ikertzaile eta programatzaileak berari buruzko dokumentalaren nazioarteko estreinaldia (La vida a oscuras, Enrique Bellande, 2023) eta ezusteko proiekzio bat aurkeztuko dizkigu.
Pariseko Cinéma du Réel jaialdiarekin eta Institut Français-ekin elkarlanean, Frantzian eta Espainian ondare zinema dokumentala zaintzeko, banatzeko eta zabaltzeko politikei buruz hitz egiteko topaketa. Parte-hartzaileak: Gaël Teicher, Josetxo Cerdán, Ramiro Ledo eta Inés Toharia.
Punto de Vistak aurten ere espazio bat proposatzen du, non ekoizleek, sortzaileek, elkarteek eta jaialdiek trukerako eta elkarrizketarako leku bat izango duten zinema dokumentalari buruz.