Hamabi film luze eta zortzi film labur lehiatuko dira jaialdiko bost sariak lortzeko: Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, Jean Vigo Saria zuzendari onenari, Film Labur Onenaren Saria, Publikoaren Sari Berezia eta Gazte Epaimahaiaren Saria. Mundu mailako estreinaldiak, 5; Nazioartekoak, 3; Europako, 1; eta Espainia mailan 12.
Hamar programatan antolatutako 20 film lehiatuko dira Punto de Vista Sail Ofizialean, hamabost herrialdetatik etorritako aniztasunaren lagin batean.
Ruth Somalo, Jorge Villacorta eta Ainara Elgoibar. dira Punto de Vista 2024eko epaimahaikideak.
Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Manuel Asín, Lucía Salas, Miguel Zozaya, Anna Brufau eta Pablo García Canga.
Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2024ko martxoaren 11tik 16ra Iruñean egingo den jaialdiaren hemezortzigarren edizioan. Gaur ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango du Iruñeko Baluarte auditorioan martxoaren 16an egingo den Punto de Vistaren amaierako ekitaldian.