Epaimahaiak

Ruth Somalo, Jorge Villacorta eta Ainara Elgoibar. dira Punto de Vista 2024eko epaimahaikideak.

 

Ruth Somalo

Programatzaile nagusia da DOC NYC, Architecture and Design Film Festival eta DocumentaMadrid jaialdietan. Zinema-komisarioa, doktoratu aurreko ikertzailea eta New York-en bizi den espainiar zinemagilea. Film luze eta laburrak egin ditu, eta areto komertzialetan ez ezik, jaialdi ugaritan ere izan dira ikusgai. Ruth mentore eta irakasle ere bada Brooklyn-go UnionDocs Arte Dokumentalen Zentroko laborategietan. Flaherty Nazioarteko Mintegiaren Zuzendaritza Batzordeko presidente izan da, eta Programazio Batzordeko buru da orain.

Ruth Somaloren presentziak Acción Cultural Españolaren (AC/E) laguntza izan du, Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programari (PICE) esker.

Jorge Villacorta Chávez

Arte-kritikaria eta kuradore independentea. Kuradore kidea VIDEOGRAFÍAS (IN)VISIBLES: Una selección de videoarte latinoamericano 2000-2005 zikloan (Valladolideko Patio Herreriano Museoa; Arte Modernoaren Zentro Atlantikoa, Kanariak; eta gerora erakusketa ibiltaria Latinoamerikako AECID zentroetan). Kuradore kidea izan zen VIDEO-TRANSLACIONES - 13 videoinstalaciones por artistas peruanos erakusketan, Madrilgo Condeduque Kultura Garaikidearen Zentroan, 2019an. Eta kuradore kidea izan zen LA PAZ ES UNA PROMESA CORROSIVA erakusketan; Herbert Rodríguez artistak 1985etik 1990era sortutako arte kritikoa eta agit-prop lanak bildu zituzten bertan, Veneziako 58. Bienalean (2022), Peruko Pabiloian. Gaur egun, arte elektronikoak sustatzen eta zabaltzen dituen ATA (Alta Tecnología Andina) erakundeko presidentea da. Peruko Kultura Ministerioak Kulturaren Nortasun gisa aitortu zuen 2013an. Limako Memoriaren, Tolerantziaren eta Gizarteratzearen Lekua (LUM) deritzon guneko erakusketa iraunkorraren kuradore taldeko kide izan zen.  Liman bizi da.

Ainara Elgoibar

Ainara Elgoibar (Bizkaia, 1975) artista da eta gaur egun Bilbon bizi da. Enpresa ikasketetan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta bere lan ibilbideko lehen urteak enpresa multinazionalen arloan egin zituen, Bruselan lehenengo eta Bartzelonan ondoren. Hiri horretan bertan, Arte Ederretan lizentziatu zen (UB), eta egonaldiak egin zituen hauetan: Cooper Union School of Art NYC eta Manchester Metropolitan University. 2018an cum laude doktoratu zen Arte Ederretan (UB). Ikus-entzunezko formatuan lan egin du gehienbat, eta, besteak beste, honako leku hauetan egin ditu erakusketak: Artium, Fundació Tàpies, La Capella eta Macba. 2013an, Tractora Koop. E. enpresa sortu zuen beste batzuekin batera. Artisten enpresa kooperatiba horren egoitza Bizkaian dago, eta interesak eta lotura afektiboak partekatzen dituzten bazkideen eta hirugarrenen proiektuen ekoizpen artistikoko plataformatzat definitzen du bere burua. Bere lanak ekoitzi ditu Tractora Koop E. enpresa gisa eta enpresa horretatik, baita beste batzuen lanak ere. Tractora enpresaren parte gisa, Landa lan. A Documentation of Darcy Lange (2018-2019) erakusketaren komisariotzan eta ekoizpenean lan egin zuen Tabakaleran (Donostia). 2019an, Usue Arrietarekin batera, Kinu lantaldea jarri zuen martxan, egoitza Bilbon duen artisten zinemaren inguruko programazio eta autoformakuntzako plataforma bat.

Epaimahaiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.