X Films

2010az geroztik, Punto de Vistak zenbait zinemagile gonbidatzen ditu urtero-urtero, Nafarroan filmatu beharreko dokumental saiakera baten proiektua presta dezaten. X Films proiektuaren izena ekoizpen etxe batetik hartua da. 1963an Juan Huartek Nafarroan sortu zuen ekoizpen etxeaz ari gara, eta «interes artistiko bereziko» filmak sustatzeko asmoz sortu zen; bertan egin zituzten zinemari lotutako lehen urratsak artista handi askok, hala nola Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi edo José Antonio Sistiagak, baita beste sortzaile askok ere. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuta, zinemagile hasiberriei obra berri bat sortzeko aukera eman nahi die jaialdiak, eta, aldi berean, ez-fikziozko lanak egiten dituzten ahots berriak Nafarroara erakarri.

Edizio honetan Celia Viada Caso gonbidatu da, 2024an zehar saiakera pertsonal gisa garatu beharreko proiektu bat presta dezan, gutxienez hogei minutukoa. Punto de Vistaren hurrengo edizioan estreinatuko da film hori. Osagarri gisa, eta Huarte zentroarekin elkarlanean, egonaldi artistiko batera gonbidatu du zinemagilea jaialdiak, bere ikerketan sakontzeko eta Nafarroarekin duen harremana errotzeko aukera izan dezan. Huarte zentroan eginen du egonaldia otsailetik aurrera, eta Punto de Vistaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira ikerketaren emaitzak.

Aurten, X Films Saileko hamalaugarren filma estreinatuko da: Anna López Lunaren Tránsitos. Halaber, Celiaren aurreko zenbait lan biltzen dituen saio batez gozatu ahal izanen dute ikusleek.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.