Bizitzan, zineman bezala, argia funtsezkoa da. Elementu ukiezin hori da loreak loratzearen, eguna eta gaua izatearen eta bizitzaren zikloak bere erritmoan aurrera egitearen erantzulea. Baina, nola erregistratzen da ziklo bat? Tailer honetan argiaren aukerak aztertuko ditugu, ekosisteman dituen efektuak ezagutuko ditugu eta inguruko zuhaitzen artean ezkutatutako distira, isla edo itzalen eszena txikiak filmatzen esperimentatuko dugu.
Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu eta haren zabalkundea egiten du. Gure egitekoa irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea da, kultura bisualan eta iruditeriak sortzeko duen zereginean arduratsua, aktiboa eta sortzailea den gizarte bat eraikitzeko. Gure ekimen nagusiak honakoak dira: Construir Mirades, ikus-entzunezko hizkuntzetan trebatzeko hezkuntza proiektua; Mostra Internacional de Films de Dones (Bartzelona), emakumeek zuzendutako zinemari buruzko jaialdia; eta Pack Màgic, haurrentzako zinema banatzailea, beste jarduera askoren artean.
Informazio praktikoa:
Ostirala, martxoak 15, 17:30etatik 19:00etara, Civivox Mendillorrin. 6-12 urteko haurrentzat. Prezioa: 2 euro. Izen-ematea urtarrilaren amaieran hasiko da, Civivox sarearen ohiko kanaletan: https://www.pamplonaescultura.es/eu/eventos/punto-de-vista-jaialdia-haur-lantegia-argia-filmatzea-bizitza-filmatzea/