Moving Cinema Gazte Programatzaileen taldeak sortutako saioa.
Martxoak 15, ostirala, 20:00etan Civivox Condestablen.
Deskargatu gonbidapena
Proiektatuko diren filmak:
Rapa das Bestas, Jaione Camborda, 10 min.
Tradizioa eta ikuskizuna lagun, gizakiaren eta animaliaren arteko gorputzez gorputzeko harremanaren lekuko izango gara, borrokako testuinguru batean.
Paraíso, Marina Lameiro eta Maddi Barber, 23 min.
Bi gizon pinuen altuera neurtzen. Emakume bat zuhaitzek diotena entzuten. Herriko haurrak kanpin dendak jartzen. Puntuzko hodei digital batek basoa errebelatu du. Pinuek esan dute galderak egin ditzakegula. Leku horri beti deitu izan diote "paradisua".
Tatuado nos ollos levamos o pouso, Diana Toucedo, 26 min.
Galizia hegoaldeko herri txiki bateko itsaski-biltzaileak egunero saiatzen dira itsasoko uraren eta hondarraren arteko muga erein, zulatu eta zaintzen. Sinbiosian, kontzientzia kolektiboa eta afektuak azaleratzen dira haien gorputzetatik, keinuetatik eta hitzetatik.
Gure hormek, Las chicas de Pasaik -María Elorza, Maider Fernández, 16 min
Etxeko Andreen auzoa. Emakume Insomniodunen barrutia.
Ama Ezezagunaren kioskoa.
Bakarrik dauden Emakumeen lurpeko pasabidea.
Gure hormek maite ditugunak omentzen dituzte.