Programa 2

Sink or Swim
Su Friedrich, 1990, 48 min.

Rules of the Road
Su Friedrich, 1993, 31 min.

Emanaldi honetako bi filmetan, bere banaketa traumei aurre egiten die egileak estrategia formal desberdinak erabiliz.

Sink or Swim filmean, modu mingarrian erretratatzen ditu haurtzaroan aitarekin izandako harreman tirabiratsua, gurasoen dibortzioa eta horrek guztiak helduaroan izandako eragina. Urruntze mekanismo gisa, haur baten ahotsak kontatzen du istorioa, hirugarren pertsonan. Alfabetikoki ordenatutako sarreren egitura du filmak, erreferentzia eginez aitaren hizkuntzalari lanbideari zein AEBetako zinema estrukturalaren tradizioari, gogoan hartuta bereziki Hollis Framptonen Zorns Lemma (1970). Formalki konplexua eta emozionalki indartsua, zinema autobiografikoaren erreferentzia garrantzitsu bihurtu da filma.

Rules of the Road Friedrichen koloretako lehen filma da eta, tonu arinagoan, neskalagunarekin zuen harremana kontatzen du bertan, bikotearen eguneroko bizitzako objektuetako bat erabiliz: rantxera erako auto marroi eta beix bat. Harremana hautsi zenean, bietako batek hartu zuen autoa, eta bestea, narratzailea, hirian barrena zebiltzan auto berdin guztiak modu obsesiboan filmatzen jardun zen, edozein unetan neskalagun ohia haietako bat gidatzen ikusteko beldur zen bitartean. Ibilgailu horren (inoiz ez berearen) irudiak sinbolo gisa erabiliz, eta abesti herrikoiak tartekatuta, auto baten irratitik aterako balira bezala, egilearen ahotsak modu ironiko, zorrotz eta originalean kontatzen ditu bikote harremanaren gorabeherak eta maitasunari eta familiari buruzko zenbait ideia.

Gloria Vilches

Programa 2
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.