Programa 3

The Ties That Bind
Su Friedrich, 1985, 55 min.

I Cannot Tell You How I Feel
Su Friedrich, 2016, 42 min.

Zinemagilearen ama da emanaldi honen haria: Lore Friedrich.

Alabak egindako galdera batzuetatik abiatuta, Alemania nazian izandako gaztaroko esperientziak kontatzen ditu amak The Ties That Bind  filmean, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetara emigratu zuela. I Cannot Tell You How I Feel filmean, 30 urte geroago, ama jada zahartasunak jota dagoela, ikusten da Chicagoko bere pisutik New Yorketik gertu dagoen egoitza batera eramaten dutela bere borondatearen kontra, bertan bizi direlako Su eta anaiak. Seme-alaba helduek guraso nagusien zaintzan duten erantzukizuna erdigunean jartzen du filmak, eta egoera unibertsal horren larritasuna modu tragikomikoan islatzen du; erraza da horrekin enpatizatzea.

Bi filmak bereizten dituen denbora arkuak agerian uzten ditu Su Friedrichen zinemak urteetan izan duen bilakaeraren zenbait alderdi garrantzitsu: 16 mm-ko filmaziotik bideora egindako aldaketa, zuri-beltzetik kolorera egindakoa, irudietatik bereizitako soinutik erregistro sinkronikora igarotzea, zinemagilea ikuseremutik kanpo egotetik barruan egotera, edo testuak emultsioaren gainean idazteko lan neketsutik postprodukzio digital askoz sinpleagora igarotzea, lehen lanetan horren agerikoak ez ziren umorezko iruzkinak egiteko bitarteko gisa.

Gloria Vilches

Programa 3
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.