Programa 4

Muyurina – Itzuli Mitzuli

Diana Castro Sánchez, 2023, 27 min. Mundu mailako estreinaldia

Kantauri itsasoa eta Ulia mendia, beren zuhaitz zaharrekin, bi hizkuntza zaharren arteko topaketaren lekuko dira: kitxua eta euskara, erritual batean elkartuak. Irakurketa, dei eta otoitz artean, egunsenti batetik bestera igarotzen da eguna.

Año y vez

Patxi Burillo eta Landarte Urroz proiektua, 2024, 25 min. Mundu mailako estreinaldia

Lehen, año y vez sistemaren arabera lantzen zen lurra Urrotzen. Jada tradizio hori galdu da, baina eskuek lurra lantzen jarraitzen dute eta eskolako haurren begirada, lugorrian dagoena, lehen aldiz prozesu horien lekuko da.

Lagun talde bat Donostiako Ulia mendian gora paseoan doa, tontorretik Kantauri itsasoaren ikuspegiaz gozatzera. Basoan barneratu ahala, , erritual batek senidetuak, irakurketak, kantak eta xuxurlak entzuten ditugu antzinako bi hizkuntzatan, kitxua eta euskara.  Muyurina - Itzuli Mitzuli pelikula-zeremonia bat da, sinbolikoa eta arina aldi berean. Izadia protagonista bilakatuz doan bi kulturekin elkargurutzatuta, kultura horiek babestuz, bi-biak naturatik -jatorrizko eta funtsezko kultura- sortu izan balira bezala.

Uliatik 100 kilometro ingurura, Urrotz herriak lurrari lotutako bestelako erritual bat izan zuen: lurrak bitan zatituz lantzeko era tradizional bat zen (zati bat erabiliz eta bestea lugorri utzita). Año y vez, halaber,  soroen zikloari jarraitzen dion pelikula-uzta bat da, ereintzatik errotara igarota, errotatik abereen bazkara, edo abereetatik larrura edo artilera. Egiletza kolektibo eta belaunaldi arteko film parte-hartzaile honek etorkizunera begiratzen saiatzen da, soroen aldaketa jarraiak eta datozen belaunaldiak lantzeko modua erakutsiz, haiengandik hainbat gauza ikasteko moduan.

Miguel Zozaya

 

Programa 4
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.