Fernandok zinema dokumentalaren proiekzio sorpresa bat aurkeztuko du formatu fotokimikoan, bere artxiboko pelikuletatik abiatuta programatua.
La vida a oscuras filmean ikus daitekeen moduan, Fernando Martín Peñak Buenos Airesen antolatutako saio tipiko batean fase guztietan jardun daiteke: biltegia, programazioa, garraioa, aurkezpena, proiekzioa. Batzuetan –horixe gertatuko da Punto de Vistan ere–, saioan bertan iragartzen du programa. Fernandok, bere artxiboko filmetan oinarrituta, zinema dokumentaleko proiekzio sorpresa bat aurkeztuko du formatu fotokimikoan.