Néstor Basterretxea eta irudia

Programa berezi honek Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 - Hondarribia 2014), diziplina anitzeko artistari, eginiko ikus-entzunezko hurbilketa bat proposatzen du. Basterretxea XX. mendearen bigarren erdiko hizkuntza plastiko eta bisualen berritzaile nagusietako bat izan zen. Punto de Vista jaialdiak eta Oteiza Museoak elkarrekin antolatutako saio hau artistaren mendeurreneko programaren ekintzen parte da. Egitasmoak artistak egindako lan esperimentalak jasotzen ditu, haren iruditeria plastiko eta bisuala berrikusten duten beste lan batzuekin batera.

Emanaldia Alquézar. Retablo de Pasión lanarekin hasten da. Lana Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzendu zuten 1966an, eta garaiko tradizio erlijiosoen estetika eta formei eginiko hurbilketa espresionista bat proposatzen du. Teknika tenebristaren bitartez, muntaketa sinkopatu batek argi-ilunaren estetika eta Val del Omar-ri eginiko oihartzunak nabarmentzen ditu. Lanaren berezitasuna irudien plastikotasun bisuala da; iraganeko garaietara eramaten duen adierazpen sekular batera hurbiltzeko modu berezi bat definitzen dute.

Juan Huarte industrialariak, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxeari, Huarte taldeko enpresen ekoizpen prozesu eta produktuei buruzko film labur dokumental bat egiteko enkargua egin zien. Eskaera hori, publizitate eta sustapen interesetatik abiatu arren, azkenean, Operación H bihurtu zen, Basterretxeak 1963an zuzendutako ikus-entzunezko esperimentazio lan bat. Bere joko eta kontrapuntu bisualek, Luis de Pablok konposatutako musikarekiko elkarrekintzak eta muntaketa erradikal batek garai hartako ikus-entzunezkoen panoraman inoiz ikusi gabeko estetika konstruktibista nabarmentzen dute.

Basterretxeak bere bizitzan egindako grabazio askoren artean, izenbururik gabeko erregistro esperimental bat nabarmentzen da, 16 mm-tan filmatua. Soinurik gabeko lan horretan, egileak bere kamararekin aldizkari ilustratuen argazkiak egiten ditu eta zuzenean berak egindako collage batzuk gehitzen ditu. Irudiarekiko eta haren gaitasun oroitarazlearekiko lilura bistakoa da film labur honetan, zeinetan modu zuzenean, bisualaren egitura ulertzeko modu berezi bat adierazten du.

Peio Aguirreren Un retrato de NB lanak Nestor Basterretxearenganako bizi hurbilketa bat proposatzen du, bere argazki artxiboaren material originala baliatuta. Irudi finkoetatik abiatuta, iragana eta galeraren aztarna birsortzen dituen begirada du dokumental honek, atzera begirako hurbilketa guztietan inplizitua dena. Erretratu pertsonala da, baina baita belaunaldien artekoa eta artistikoa ere; idealismoak eta artearen eta kulturaren potentzial eraldatzailearekiko sinesmenak markatutako garai bateko artisten legatuari begirada kritikoa egiten dio.

Jesús Mari Palacios LABO lanean Tarragonako Lan Unibertsitate zaharraren memoriara hurbiltzen da, erregimen frankistaren eredu sozial eta politikoarekin bat datorren prestakuntza eredu gisa garatua. Garaiko irudiak eta arkitekturaren eta hainbat artistak (besteak beste, Basterretxeak) egindako adierazpen plastikoen egungo erregistroak konbinatuz, adierazpen artistikoen jabetze politikoari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen du film labur honek, eta formaziorako eta propagandarako erabilitako espazio horietara hurbiltzea proposatzen du, orain espazio horien “harri isil eta mugiezinak bakarrik” geratzen badira ere, “beste garai baten lekuko.

Juan Pablo Huércanos, Fundación Museo Jorge Oteiza

Alquézar, retablo de pasión

Alquézar, retablo de pasión
Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert,1966, 12 min

Alquézar, retablo de pasión

Operación H

Operación H
Nestor Basterretxea, 1963, 12 min.

Operación H

Sin título

Sin título
Nestor Basterretxea, España, 5 min

Un retrato de N. B.

Un retrato de N. B.
Peio Aguirre, 2020, 24 min

Un retrato de N. B.

LABO

LABO
Jesús María Palacios, 2019, 14 min

LABO
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.