pechar caixas abrir caixas
Hugo Amoedo Canal, 2024, 17 min. Mundu mailako estreinaldia
Queiporen etxera joan nintzen etxez nola aldatzen zen filmatzera. Landare bat eman zidaten, ur irakingailu batean sartuta. Etxera iritsi nintzenean, egunen batean Galiziara itzuliko ote ginen galdetu nion neure buruari. Paw Patroleko zenbait atal jarri nizkion Lucari eta lo geratu nintzen sofan.
Elisa
Paula González García, 2023, 19 min
Elisak oso une berezi bat bizi du, eta arreba begira dauka.
Kamera hartzea bizitza gelditzeko eta, aldi berean, bizitzara lerratzeko. Bertigoaren bulkada sentitzea, atsedenik gabe. Hori filmatzea, ondoren harengana itzultzeko. Iragana etorkizunean kokatzea eta orainari laguntza eskatzea, ahal denaren graziak eta izan zenaren malenkoniak ukituta. Ahots eta tonu oso desberdinen bidez, Hugo Amoedo eta Paula González zinemagileek beren lagun eta senideak orainean filmatzen dituzte, keinu ñimiñoz, etxekoez, eder bezain txikiz osatutako egunerokotasunean. Umoreak ere laguntzen die –bakoitzak berea–, agian, hotsandiko emozioen (maitasuna, adiskidetasuna, gaixotasuna, ezinegona) eta ebidentzia hutsalenen arteko zorioneko talkaren ondoriozkoak. pechar caixas abrir caixas lanarekin Amoedo behaketan oinarritzen da bere baitara itzultzeko eta ispilu batek bezala islatzeko egunerokotasunak eta bere hurbilekoenek izanarazten diotena –erreakzioz, sinpatiaz, esna eta erne bizitzeagatik–, eta hori guztia, hitzean sakonki sustraitutako begirada batetik egiten du. Bestalde, Elisa filmean, zinemagileak jarrera neurritsuagoa hartzen du. Arrebaren ondoan jartzen da, diskrezioz, lekua eta ahotsa emateko, inposatu gabe eta inolako informaziorik atera nahi izan gabe. Bere senidetasunak harremana oroitzen du: hitz egiteko, elkarri entzuteko, denbora eta orduak beren alde hartzeko duten modua. Anna Brufau |