Nafarroako dokumentalen Doklab egonaldiak Punto de Vistarekin kolaboratuko du aurten ere, bigarren urtez segidan, eta bere proiektuak adituen epaimahai baten aurrean aurkeztuko ditu. Horrela, beren proiektuak koproduktore, finantzatzaile edo banatzaile posibleei aurkezteko aukera izanen dute parte-hartzaileek.
Epaimahaiak: César Vallejo, Elodie Mellado, Rosaura Romero eta Russell Dehn.
César Vallejo
Cesar Vallejo ikus-entzunezkoen sortzailea da, eta bere ibilbidean RTVErako dokumentalak zuzendu ditu, hala nola ‘Susana y el Sexo’ eta ‘Revelando a Dalí’. Halaber, ‘La 2 noticias’ albistegiaren eta Youtubeko RTVE albiste kanalaren editorea izan da. Bere ibilbidean jasotako sarien artean nabarmentzekoa da kazetaritzako Espainiako Erregea saria, ‘Nosotrxs Somos’ dokumental sailagatik. Gaur egun, Benidorm Fest jaialdiko zuzendarikidea eta RTVE Play plataformako estreinaldien zuzendariordea da.
Elodie Mellado
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Rovira i Virgili Unibertsitatean. 2012az geroztik Kataluniako VOD plataforman (Filmin) lan egiten du; bertan, koordinatzaile editoriala eta programatzailea da, bai plataforman, bai Filminek antolatutako jaialdian: Atlàntida Mallorca Film Fest. 2020az geroztik, Tarragonako REC Nazioarteko Zinema Jaialdian ere programatzen du, eta 2022an Las Palmas Kanaria Handikoako Zinema Jaialdiko lantaldean sartu zen, Panorama España sailean.
Rosaura Romero
Kazetaria eta ekoizle exekutiboa, Emmy eta Real Screen sarietara izendatua, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du telebistan. Rosaura Romero venezuelarra 2009an iritsi zen Espainiara Komunikabide Enpresen Administrazioko master bat ikastera. Bertan, Madrilgo ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa garrantzitsuenetako batzuen (Vertice 360, Onza Distribution) nazioarteko salmenta taldeen buru izateko aukera izan du, betiere Latinoamerikako lurralderako. 2015ean 93 Metros enpresan hasi zen lanean, ekoizle exekutibo, eta estatuko eta nazioarteko telebista sailen finantzaketa eta ekoizpen prozesuaren arduradun izan zen. Gaur egun, ekoizle exekutiboa da En Cero Coma enpresan (Freemantle).
Russel Dehn
Liverpoolen jaio eta hezi zen, eta Matematiketan eta Estatistikan lizentziatu zen Newcastleko Unibertsitatean. 2002an, 21 urte besterik ez zituela, Espainiara joan zen bizitzera, bizimodu berri bati ekiteko enpresetako ingeles irakasle. 2006an, telebistako ibilbidea hasi zuen, AXN kateko Bikoizketa Sailean. 2007an, AMC Networks enpresan hasi zen lanean, Canal HISTORIA kateko programatzaile, eta kanala lider izaten lagundu zuen 10 urtez jarraian. 2018an Canal HISTORIA, AMC CRIME eta AMC BREAK katetako programatzaile zuzendaria izan zen Portugalerako, eta 2021eko irailean, AMC CRIME eta AMC BREAK katetako programatzaile zuzendaria izatera igaro zen Espainia eta Portugalerako. Gaur egun, zeregin horretan dihardu oraindik.