Ondareko zinema dokumentalari buruzko mahai-ingurua

Pariseko Cinéma du Réel jaialdiarekin eta Institut Français-ekin elkarlanean, Frantzian eta Espainian ondare zinema dokumentala zaintzeko, banatzeko eta zabaltzeko politikei buruz hitz egiteko topaketa.

Parte-hartzaileak: Gaël Teicher, Josetxo Cerdán, Ramiro Ledo eta Inés Toharia.
 
Gaël Techeren presentziak Acción Cultural Españolaren (AC/E) laguntza izan du, Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programari (PICE) esker.
 
GAËL TEICHER

Gaël Teicher Editions de l'Œil etxean editorea da, eta produktore eta banatzaile lanak ere egiten ditu La Traverse etxean. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik honako artista hauen obrekin dabil lanean: Patricia Mazuy, Marie-Claude Treilhou, Jean-Daniel Pollet, Laurent Achard, Luc Moullet, Johan van der Keuken, Jean Epstein, Pedro Costa, Paul Vecchiali, Jean-Claude Brisseau eta Jean-Luc Godard, besteak beste. Bere bene-benetako zaletasunak honako hauek dira: txirrindularitza –Laurent Fignon, bereziki–, errugbia –Didier Codorniou–, whiskya, beroa, «la Vivouza» eta «Ask to the Dust». Zorionez, ez zaio inori axola.

JOSETXO CERDÁN LOS ARCOS

Josetxo Cerdán Los Arcos irakasle titular izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2003-2008) eta Rovira i Virgili unibertsitatean (2008-2015). Egun, katedraduna da Madrilgo Karlos III.a unibertsitatean. 2018ko irailetik 2022ko abendura bitarte Espainiako Zinematekaren zuzendari izan zen. Era berean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari (2010-2013) ere izan da Cerdán, eta Estatuko nahiz nazioarteko hainbat erakundetarako programak prestatu ditu, hala nola Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdia (2009); Anthology Film Archive (2013); edo Lincoln Center (2014).

RAMIRO LEDO

2021. urtean Atalante banaketa enpresa sortu zuen, eta zuzendaria da gaur egun; enpresaren katalogoan zinema independente eta autore zinema garaikidea, opera primak eta ondare filmak aurki daitezke. NUMAX kooperatibaren sustatzaile, bazkide sortzaile eta presidentea izan zen 2014tik; 2021. urtera arte, emanaldien, banaketaren eta finantza arloko plangintza nahiz kudeaketaren arduradun izan zen.

2019az geroztik, DUPLEX Cinema etxeko zuzendari kudeatzailea eta programatzailea ere bada; horren bitartez, Ferrolen (A Coruña) egun martxan dagoen zinema areto bakarra berreskuratzeko ekinean ari da. Zinema independentea eta autore zinema jatorrizko bertsioan banatzen duten etxeek osatutako Próxima elkarteko lehendakariordea da, bai eta Promio zinema independenteen sareko lehendakaria ere. Egindako lanaren sari, Europa Cinemas sareak “Entrepreneur of the Year Award” saria eman dio 2020an.

INÉS TOHARIA

Inés Toharia ikertzaile independentea eta zinemagilea da. Literaturako eta zinemako ikasketak egin ondoren, Sorkuntza Dokumentalean Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta La Caixa fundazioaren beka bat eskuratu zuen, Erresuma Batuan ikus-entzunezkoen errealizazioan trebatzeko. Ondoren, filmak zaintzean espezializatu zen L. Jeffrey Selznick School of Film Preservation eskolan (AEB), Fulbright beka batekin. Hainbat dokumental eta film labur zuzendu du, eta film artxiboetan eta filmak zaintzeko proiektuetan lan egin du (AEB, Mexiko, NBE, Espainia). FiSahara (Mendebaldeko Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdia) abian jartzen kolaboratu zuen, eta hainbat proiekzio eta erakusketaren komisarioa izan da. Zinemaren historiari buruz idatzi du, nazioarteko jaialdien berri eman du, eta eskolak eta tailerrak eman ditu. 30 herrialdetan baino gehiagotan proiektatu dute bere azkeneko dokumentala, ikus-entzunezkoen ondarea zaintzeko nazioartean egiten diren ahaleginei buruzkoa.

 
Ondareko zinema dokumentalari buruzko mahai-ingurua
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.