Sormena eta finantzaketa: oreka eta eragina emakumeek egindako ez-fikziozko zineman

Mahai inguruan, zinema dokumentalaren finantzaketarekin eta ez-fikziozko zineman lan egiten duten emakume zinemagileen presentziarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira. CIMA elkarteak Nafarroan duen ordezkaritzako eta (H)emen elkarteko ordezkariek osatuko dute mahaia, eta Itziar García Zubiri izango da moderatzailea.

 

AMAIA REMÍREZ GARCÍA | CIMA

Zinemako gidoigile eta produktorea da duela hamarkada batetik hona. Produktore lanetan, "Un día más con vida" izan da bere lehen film luzea: Cannes-eko Sail Ofizialean estreinatu zen, eta European Film Award saria, Goya saria eta Zinema Iberoamerikarraren Platino saria irabazi ditu. Kanaki Films bere enpresarekin produzitu zuen lehen film laburra "Minerita" izan zen, eta Goya saria lortzeaz gain, Oscar sarietarako hautagai ere izan zen. Gaur egun, hainbat film luze dokumental produzitzen ari da Kanaki Films etxearekin, baita "Bayo Bayo Baby" zuzentzen ere. Zuzendari lanetan "Maldita" film labur dokumentalarekin izan zuen estreinaldia, Raúl de la Fuente bere bazkidea izanik zuzendarikide, eta 2023ko Goya saria eta Krakow IFF jaialdiko Silver Dragon Best Direction saria eskuratu zituzten.

GENTZANE MARTÍNEZ DE OSABA | (H)emen

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, ikus-entzunezko produkzioan espezializatu zen Bartzelonako IDEP eskolan. Ikasketak amaituta, zinemaren eta telebistaren munduan laguntzaile lanak egiten hasi zen nazioko eta nazioarteko dokumentaletan eta BBC telebista katean. EITBn ere egin du lan, errealizadore izanik. 2011. urtean MARMOKA FILMS sortu zuen, dokumentalak egin eta produzitzen dituen produkzio etxe independentea, eta sortutako dokumentalek harrera oso ona izan dute bai kritikaren aldetik, bai nazioarteko jaialdietan, nazioartean ere banatu baitira. Hona hemen Marmoka etxearen azkenaldiko zenbait lan: TETUÁN, ALTSASU (GAU HURA), EL DROGAS eta CHILLIDA ESKU HUTS. Egun, produkzioan lan egiteaz gain, irakasle ere bada. UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioaren Sailean irakasle lanak egiten ditu lanaldi partzialean, eta doktorego tesia egiten ari da Euskal Herriko zinemaren produkzio exekutiboari buruz, generoaren ikuspegitik begiratuta.

ITZIAR GARCÍA ZUBIRI | Moderatzailea

Produktore sortzaile honek 20 urte baino gehiago daramatza fikziozko lanak eta dokumentalak egiten zinema/telebistarako, bideoinstalazioetarako eta jaialdietarako. 12 urtez Nafarroako Arena Comunicación ekoiztetxearen proiektu gehienen ekoizpena zuzendu zuen, eta besteak beste honako lan hauek ekoitzi zituen: Cholitas, Pura Vida eta Muros. Ainara Vera eta Marina Lameiro zuzendariei lagundu die haien lehen eta bigarren filmetan, Hasta mañana si Dios quiere eta Dardara hurrenez hurren; Punto de Vistaren inaugurazio saioan programatuta egon ziren biak aurreko edizioetan. Gainera, 30 bat herrialdetan filmatu du, prozesua osoan parte hartuz, garapenetik hasi eta leiho anitzeko nazioarteko banaketaraino. 2021az geroztik profesional autonomoa da. Dokumentalak eta fikziozko proiektuak garatzen eta ekoizten ditu besteak beste Doxa Producciones eta Kowalski Films ekoiztetxeentzat, Netflix eta Movistar Plus+ plataformetarako edukian ere lan egiten du, eta aholkularitza eta prestakuntza ematen die profesionalei eta erakundeei.

Sormena eta finantzaketa: oreka eta eragina emakumeek egindako ez-fikziozko zineman
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.