Sail ofizialak jaialdiaren begirada arriskatuenetako bat erakusten digu.
Jaialdiaren 18. edizioa Iruñean egingo da 2024ko urtean, martxoaren 11tik 16era.
Pelikulen izena emateko epea 2023ko ekainaren 15tik irailaren 6ra izango da. 2021ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte lehiaketan, edozein delarik ere haien nazionalitatea. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo kazetaritzako lanak ere. Ez dago mugarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.
Filma ez da onartuko baldin eta, aldez aurretik, Espainiako zinema-areto komertzialetan eman bada, komertzialki argitaratu bada edo Espainiako telebista-kateren batek eman badu, edo jaialdia baino lehen ematekoa bada.
Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Manuel Asín, Lucía Salas, Miguel Zozaya, Anna Brufau eta Pablo García.