Izena eman

Jaialdiak laugarrengoz antolatu du Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista. 16 eta 22 urte bitarteko gazteei irekita dago, eta, esperientzia berezi horri esker, 12 partaidera arteko talde batek gertu-gertutik bizi ahal izanen du zinema jaialdi orotako funtsezko zereginetako bat: filmak programatu eta aurkezteko zeregina.

Patxi Burillo zinemagilearen laguntzarekin, X Films eta Termitas programekin lotutako zinemagileen zenbait film ikusi eta komentatuko dituzte gazte programatzaileek, eta saioa diseinatuko dute. Ondoren, taldeak berak aurkeztuko du saio hori jaialdian.

 

  • Izen-ematea doan, urtarrilaren 31ra arte.          
  • Filmak ikusteko, programatzeko eta eztabaidatzeko saioak Civivox Condestablen: otsailak 14, ostirala (17:30 - 20:30), otsailak 15, larunbata (10:30 - 13:30) eta (15:30 - 18:30) mokadutxoekin Katakraken eta otsailak 16, igandea (10:30 - 13:30).
  • Prestaketa saioa: otsailaren 19tik 20ra bitartean programatzaile gazteen taldearekin zehaztu beharreko data
  • Saioaren prestaketa Civivox Condestablen: otsailak 27, osteguna (18:00 - 20:00).
  • Aurkezpen publikoa Civivox Condestableko emanaldi aretoan: otsailak 28, ostirala, 20:00etan.

 

Harremanetarako: zalantzak badituzu, idatzi produccion@puntodevistafestival.com helbidera.

1255
Izena emateko epea 2025ko urtarrilaren 31a amaitu zen.
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.