Programa 1

South
Frank Hurley
Australia eta Erresuma Batua, ingelesa, mutua, 1919, 81 min
 
Irudizko Hegoaldearen, Hegoaldeko ametsaren hegoaldean, Hegoalde bat dago, eta izotzezkoa da. 1913rako konkistatuta zegoen, eta Ernest Shackleton, Amundsenen eta Scotten ondoren poloko hirugarren ospetsua, misiorik gabe geratu zen. Bat asmatu zuen: Antartika kostatik kostara gurutzatzea, polotik igarota. Misioari «Transantartika espedizio inperiala» deitu zion, eta horretarako behar zuen ontziari «Endurance»; espedizionarioek bigarren izenari egin zioten ohore (erresistentzia, pairamena), ez lehenengoari. 1914ko udan, hogeita zortzi gizon eta hirurogeita hamar txakur iritsi ziren ozta-ozta Antartikara, aurkako polotik ekarriak. Ozta-ozta, «Endurance» ontzia harrapatuta geratu baitzen Weddell itsasoan, western batean errematatu ezin den hilzoriko zaldi bat izango balitz bezala. Eta hogeita zortzi gizonak, pasadizoan bakarrik egongo zirenak, bertako biztanle bihurtu ziren, eta ulertu zuten, agian, «natura» deitzen diogun hori, noizbait eta besterik gabe, mundua izan zela. Eta filmak, une batzuetan diorama bat, fantasiazko objektu bat, lurraz gaindikoa ematen duenak, erakusten du nola ehun arrotzen patua, ezinbestean, gainerako lurreko izakien patuari lotzen zaion. Ezinezkoek, filmatu ezin direnek, gizakiak desbideratzen dituzte, baita filma ere, bere aukera bilatu eta animaliak aurkitzen baititu. Albatrosak, ubarroiak, petrel erraldoiak, itsas elefanteak, itsas txakurrak, pinguinoak: edertasunak, oharkabeko komikoak, giza biziraupenaren bermatzaileak, gure haragiaren haragia. Frank Hurleyk beste batzuek haitzuloetan margotu zituzten arreta berdinarekin filmatzen ditu, eta South proba mota bera da, kanpoko bizi proba bat, Altamira eta bere bisonte birbisitatuak.
Programa 1
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.