Programa 2

le bruit du temps, Messaoud
Anne-marie Faux
Aljeria eta Frantzia, 2014,  63 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.
 
Ostinato, Al-Ándalus
Anne-marie Faux
Espainia eta Frantzia, 2017, 67 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.

 

Denbora luzez Aljeliako Bejaia hirira (V'gayet, kabilioz; Bougie, fransesez) egiteko zegoen bidaia bat gauzatzen da azkenean.

Tonu epistolarrean, Anne-marie pertsona batengana zuzentzen da; hain zuzen ere, etorkizuneko bere buruarengana. Literatur aipuak tartekatzen eta konbinatzen dira bidaia honek zinemagileari sorrarazten dizkion gogoeta eta oroitzapenekin, iraultzari, maitasunari, haurtzaroari, Aljeriari, Bejaia hiri hain gazte horri, hizkuntzari, zinemari buruzko collage batean. Lan honetan, gutxi axola du pentsamendua nondik datorren, batzuk eta besteak denbora berri batean eta espazio berri batean biltzen eta ibiltzen baitira filmaren dimentsio abstraktu eta atenporalean.

Bejaiaren zantzuak, maiz adarren edo sareten bitartez, agertzen dira hondoko soinu hiritarrekin —muezzin bat, motozikleta bat, ahots pasakorrak, enarak, nonahiko Mediterraneo baten olatuen hotsa—. Irudia baranden atzean ezkutatzen da, pentsamendua zuhaitz adarren artean zabaltzen den bitartean. Le bruit du temps, Messaoud korapilatsua bezain misteriotsua da.

Bere azken filmean, Ostinato al-Ándalus, Anne-marie Aljeriara itzultzen da Mediterraneoa filmatu eta hari buruz pentsatzeko, garenaren eta gure jatorriaren ispilu gisa, historia baten eta geografia baten isla gisa. Urdina edo beltza izan daitekeen itsasoa, Napolesen eta Libanon desberdina dena.

Itsaso hori behin eta berriz ikusten da testura anitzetan eta forma desberdinetan, eskualde askotarikoa eta plurala dela nabarmentzeko. Zibilizazioen sorlekua, merkataritza bide historikoa, hilerri dramatikoa... Mediterraneoa mitikoa bezain beldurgarria da. Gerrek eta migrazioek durundatzen dute partitura berri batean, non ostinatoak musika baliabidetzat ez ezik, nortasuna aztertzeko eta berresteko baliabidetzat ere balio duen.

Hizkuntzen eta azentuen abesbatza batek pasarte horietako batzuk xehatzen dituen bitartean, irudia oinarrizkora murrizten da. Mediterraneoa gortina urdin batean soilik existitu daiteke.

Programa 2
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.