Programa 4

Habitat batracien
Rose Lowder
Frantzia, hitzik gabekoa, mutua, 2006, 8 min
 
Zimmerleute des Waldes
Heinz Sielmann
Alemania, alemana, 1954, 18 min
 
Trut!
Arne Sucksdorff
Suedia, suediera, 1944, 18 min
 
Cornouailles
Pierre Perrault
Kanada, frantsesa, 1994, 52 min
 
Amets polarretarako bidaia hau Frantziako hegoaldean hasten da, gure paisaietan eta irudimenean ohikoak diren baina etxekoak ez diren animaliekin. Duela zenbait mendetik ipuin eta elezaharren protagonista dira, eta onomatopeia propioa dute (kroak). Haurrek eta Rose Lowderrek sorgindu dezakete igel putzu bat; Lowderrek eguzkia nahierara piztu eta itzaltzen du eta igelek ukitzean urak nola bibratzen duen erakusten digu: piano batek bezala. Bidaia honen xedea da animaliak beren airera eta aire zabalean ikustea, kameren atzean daudenak baino gizaki gehiago gabe. Animalia basatiak filmatzeak, hau da, besteren askatasunera egokitzeak, pazientzia eta teleobjektibo on bat eskatzen ditu.
Iparralderago, Erdialdeko Europan, baso bat eta okil batzuk: okil handia, okil txikia, okil beltza, okil berdea. Eta, gainera: garrapoa, bele txikia, arabazozoa, txoloma, mirua. Basoa egurrezko antzoki handia da; bertan, txoriek beren ikuskizuna eskaintzen dute, eta Heinz Sielmannek trikimailuak asmatzen ditu haiek traizionatu gabe ezagutarazteko, haiek igotzen diren tokiraino igoz, zuhaitzetan atetxoak irekiz beren habiak filmatu ahal izateko, muntaketaren laguntzaz harreman berri eta bizigarriak sortuz. Musika dugu pentsagai berriro, txirulak bezala zulatutako enbor horiekin eta tatatatatarekin, aisia, lana, morse kodea eta presentzia ekintza dena.
Iparralderago, Stora Karlsön, labar bat, hiru kolonia: pottorro arrunta, martin arrunta, kaioa. Kaioak goian daude, labarraren eta kate trofikoaren goian, eta filmeko protagonista gaiztoa dira. Gaiztotasun hori zinemak jartzen du, suspensea gehitzen duelako eta, guztien bizitzagatik beldur izatean, guztiengatik interesatzen garelako: arrautzak, txitak eta guraso etsiak edo despistatuak. Halaber, gure ikuspegia ere zabaltzen du: gaizkia uhartearen beste zati batzuen gainetik dabilenean, txirritxo handiaren, zerra handiaren, ipar txenadaren, itsas mikaren eta ahatebeltz hegazuriaren aleak ikusten ditugu. Eta, bai, kaioak enbrioiak eta txita jaioberriak jaten ditu, baina... horrenbeste daude! Txiten oparotasun handia grina harrapakariari gailentzen zaio, bizitzak jarraitu egiten du. Haitzetan geratzen dira duela milioika urte hondoko itsasoak utzitako ornogabeen hondakinak.
Eta, azkenean, Iparraldearen iparraldean, Ellesmeren, glaziar bat eta azken glaziazioaren biziraule bat: idi musketaduna. Pierre Perraultek inoren paisaia horri «Cornouailles» deitu zion, adarrak eta batailak. Seta. Uda da, hango udaberria. Elurra urtu egiten da, tundra eta koloreak agertzen dira berriro eta idiak ileberritu egiten dira. Ezagutzen dugun animalia bakoitza mundua ezagutzeko aukera bat da, eta Perraultek adats horiek muntatzen ditu askatuz (haizeak eramaten ditu) kotoi belarrarekin eta eider arrunt batek bere etorkizuneko txitei bigungarria jartzeko bularretik ateratzen duen lumatxarekin batera. «Haran iletsuaren» errimak dira. Txahalek jolastu egiten dute, uretan plisti-plasta ibiltzen dira. Taldea korrika hasten da ageriko arrazoirik gabe. Zer emozioa animalia bat bere barrutik ateratzen ikustea horrelako negua igaro ondoren. Baina, zoom out batzuek gogorarazten digute atzean izotza zain dagoela eta idiak ere bere espezieari zor diola. Indarkeria hondo misteriotsu eta xalo batek arrak beste ar batzuk erasotzera bultzatzen ditu, era horretara emeei erasotzeko eskubidea irabaziz. Seta. Duelu bat dirudi, eta bidezkoa dirudi, aurretik jakin ezin dena delako. Hurrengo udan jaioko dira kumeak.
Programa 4
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.